Edukira zuzenean joan

Gordillo, Luis

Sevilla, 1934

Gordillo, Luis

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Sevilla, 1934 | Madrilen bizi da

1934
Abuztuaren 24an jaioa, Sevillan

1951 
Zuzenbide-ikasketak hasi zituen Sevillako Fakultatean, eta 1956an amaitu zituen

1956 
Pinturan soilik jardutea erabaki zuen eta Sevillako Escuela Superior de Bellas Artes de Santa Isabel de Hungría-n hasi zen prestatzen

1958 
Hilabete batzuk igaro zituen Parisen

1959 
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Sevillako Informazio- eta Turismo-aretoan. Parisa itzuli zen eta bi urtez geratu zen bertan

1962 
Londresa joan zen eta itzultzean Madrilen ezarri zuen bere egoitza

1964 
Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Edurne galerian

1970 
Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Daniel galerian eta Veneziako 35. Bienalean parte hartu zuen

1971 
Harremanetan hasi zen Fernando Vijande arte-merkatariarekin orduan Vandrés galerian zegoena. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen

1974 
Sevillako Centro de Arte M-11k bere lanaren erakusketa antologikoa egin zuen

1976 
Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Vanguardia Artística y Realidad Social erakusketan, ondoren Bartzelonako Miró Fundazioan ikusi ahal izan zena. Bere lana Pintura Española erakusketan egon zen ikusgai, Basileako Azokan

1977 
Bere lanaren erakusketa antologikoa inauguratu zen Madrilgo Ondare Artistiko eta Kulturalaren Erakusketa-Aretoan

1978 
Mentoneko Bienalean parte hartu zuen, Frantzian

1980 
Antonio Machónek Alma Nok liburua argitaratu zuen, Gordilloren testu eta serigrafiekin

1981 
Erakusketa antologiko bat egin zioten Bilboko Arte Eder Museoan. Plastika-Arteen Sari Nazionala eman zion Espainiako Estatuak

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11