Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Luis Gordillo

Galder Reguera

Izenburua:
Luis Gordillo
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
Artelan motak:
Obra grafikoa | Pintura | Serigrafia
Aipatutako artistak:
Gordillo, Luis

Sevilla, 1934 | Madrilen bizi da

1934 Abuztuaren 24an jaioa, Sevillan
1951 Zuzenbide-ikasketak hasi zituen Sevillako Fakultatean, eta 1956an amaitu zituen
1956 Pinturan soilik jardutea erabaki zuen eta Sevillako Escuela Superior de Bellas Artes de Santa Isabel de Hungría-n hasi zen prestatzen
1958 Hilabete batzuk igaro zituen Parisen
1959 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Sevillako Informazio- eta Turismo-aretoan. Parisa itzuli zen eta bi urtez geratu zen bertan
1962 Londresa joan zen eta itzultzean Madrilen ezarri zuen bere egoitza
1964 Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Edurne galerian
1970 Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Daniel galerian eta Veneziako 35. Bienalean parte hartu zuen
1971 Harremanetan hasi zen Fernando Vijande arte-merkatariarekin orduan Vandrés galerian zegoena. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1974 Sevillako Centro de Arte M-11k bere lanaren erakusketa antologikoa egin zuen
1976 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Vanguardia Artística y Realidad Social erakusketan, ondoren Bartzelonako Miró Fundazioan ikusi ahal izan zena. Bere lana Pintura Española erakusketan egon zen ikusgai, Basileako Azokan
1977 Bere lanaren erakusketa antologikoa inauguratu zen Madrilgo Ondare Artistiko eta Kulturalaren Erakusketa-Aretoan
1978 Mentoneko Bienalean parte hartu zuen, Frantzian
1980 Antonio Machónek Alma Nok liburua argitaratu zuen, Gordilloren testu eta serigrafiekin
1981 Erakusketa antologiko bat egin zioten Bilboko Arte Eder Museoan. Plastika-Arteen Sari Nazionala eman zion Espainiako Estatuak
1982 Bere lana New Spanish Figuration erakusketan egon zen ikusgai Londresko Institute of Contemporary Art-en
1983 Erakusketa antologiko bat egin zioten Pontevedrako Bienalean
1984 Bere lana ikusgai egon zen Pintura Moderna Española erakusketan, ondoren Atenasen, Budapesten, Innsbrucken, Grazen, Varsovian, Sarajevon eta Berlinen ikusi ahal izan zena
1985 São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1986 Bere lanaren monografia kaleratu zen, Francisco Calvo Serraller-ek egina, Ed. de León-ek argitaratua
1991 Erakusketa bat egin zuen Municheko Michael Hasenclever galerian. Plastika-Arteen Andaluzia Saria jaso zuen. Madrilgo Erkidegoaren Plastika-Sorkuntzaren Saria jaso zuen
1992 Harremanetan hasi zen Marlborough galeriarekin
1993 Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM) bere lanaren atzera begirakoa egin zuen. Bere lan grafiko guztiaren erakusketa inauguratu zen Bilboko Arte Eder Museoan
1994 Plastika-Arteen CEOE saria jaso zuen
1996 Bere lana Nuevas abstracciones erakusketan egon zen ikusgai Madrilgo Velázquez Jauregian, eta ondoren Bielefeldeko Kunsthalle-n, Alemanian, eta Museu d’Art Contemporani de Barcelona-n (MACBA) ikusi ahal izan zen. Arte Ederretako Urrezko Domina eman zion Espainiako Estatuak
1998 Tomás Francisco Prieto saria eman zion Real Casa de la Moneda Fundazioak
1999 Spanish art at the end of the Century erakusketan parte hartu zuen Würth Museoan, Künzelsau-n, Alemanian. Museu d’Art Contemporani de Barcelona-k (MACBA) bere lanaren erakusketa antologikoa egin zuen, hurrengo urtean Essengo Folkwang Museoan ikusi ahal izan zena, Alemanian.
2000 Paper gaineko bere lana ikusgai egon zen Madrilgo Real Casa de la Moneda-n.
2004 Aragón-Goya 2003 saria jaso zuen arte garaikideari egindako funtsezko ekarpenagatik. Gordillo Duplex erakusketa inauguratu zen Cuencako Museo de Arte Abstracto-n
2005 Sevilla hiriko Domina jaso zuen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]