Hernández Pijuan, Joan
Biografía
Bartzelona, 1931 | Bartzelona, 2005
1931
Bartzelonan jaioa
1945
Bartzelonako Arte- eta Lanbide-Eskolan (Llotja) ikasi zuen 1947ra arte
1952
Bartzelonako I Sant Jordi Goi Mailako Arte Eder Eskolan sartu zen, eta bertan 1956ra arte prestatu zen
1956
Bakarkako bere lehenengo erakusketa egin zuen Mataróko Udal Museoan
1957
Grabatua eta Litografia ikasi zituen Parisko Arte Eder Eskolan
1960
Veneziako 30. Bienalean parte hartu zuen. Bere lana Before Picasso, After Miró erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en
1961
Erakusketa bat egin zuen Lleidako Cercle de Belles Arts-en, Katalunian. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1963
Manichiko Bienalean parte hartu zuen, Tokion, Japonian
1967
Zenbait erakusketa egin zituen Jugoslaviako hiri desberdinetan
1970
Rijekako Marrazki Bienalean parte hartu zuen, Kroazian. Veneziako 35. Bienalean parte hartu zuen
1976
Lan grafikoaren erakusketa egin zuen Parisko FIACen. Irakasle gisa sartu zen Sant Jordi Goi Mailako Arte Eder Eskolan, Bartzelonan
1978
Bere lana ikusgai egon zen Art Fair-en, Washingtonen
1979
Erakusketa bat egin zuen Genevako Musée d’Art et d’Historie-n, eta bertan bere lanaren katalogo arrazoitua aurkeztu zuen. Basileako Azokan parte hartu zuen
1981
Plastika-Arteen Sari Nazionala jaso zuen. Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Guild Gallery-n
1985
Kataluniako Generalitat-ek Sant Jordi Gurutzea eman zion
1982
Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Museo Español de Arte Contemporáneo-n. Bere lana ikusgai egon zen Parisko FIACen
1983
Lan grafikoaren erakusketa bat egin zuen Ibizako Museu d’Art Contemporani-n
1984
Erakusketa bat egin zuen Musée Puig-n (CDADD), Perpignanen, Frantzian
1985
Erakusketa bat egin zuen Bartzelonako Caixa aretoan
1986
Chicago International Art Exhibition azokan parte hartu zuen
Parte hartutako erakusketak
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11