Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Joan Hernández Pijuan

Galder Reguera

Izenburua:
Joan Hernández Pijuan
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Grabatua | Horma-pintura | Litografia | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Hernández Pijuan, Joan

Bartzelona, 1931 | Bartzelona, 2005

1931 Bartzelonan jaioa
1945 Bartzelonako Arte- eta Lanbide-Eskolan (Llotja) ikasi zuen 1947ra arte
1952 Bartzelonako I Sant Jordi Goi Mailako Arte Eder Eskolan sartu zen, eta bertan 1956ra arte prestatu zen
1956 Bakarkako bere lehenengo erakusketa egin zuen Mataróko Udal Museoan
1957 Grabatua eta Litografia ikasi zituen Parisko Arte Eder Eskolan
1960 Veneziako 30. Bienalean parte hartu zuen. Bere lana Before Picasso, After Miró erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en
1961 Erakusketa bat egin zuen Lleidako Cercle de Belles Arts-en, Katalunian. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1963 Manichiko Bienalean parte hartu zuen, Tokion, Japonian
1967 Zenbait erakusketa egin zituen Jugoslaviako hiri desberdinetan
1970 Rijekako Marrazki Bienalean parte hartu zuen, Kroazian. Veneziako 35. Bienalean parte hartu zuen
1976 Lan grafikoaren erakusketa egin zuen Parisko FIACen. Irakasle gisa sartu zen Sant Jordi Goi Mailako Arte Eder Eskolan, Bartzelonan
1978 Bere lana ikusgai egon zen Art Fair-en, Washingtonen
1979 Erakusketa bat egin zuen Genevako Musée d’Art et d’Historie-n, eta bertan bere lanaren katalogo arrazoitua aurkeztu zuen. Basileako Azokan parte hartu zuen
1981 Plastika-Arteen Sari Nazionala jaso zuen. Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Guild Gallery-n
1985 Kataluniako Generalitat-ek Sant Jordi Gurutzea eman zion
1982 Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Museo Español de Arte Contemporáneo-n. Bere lana ikusgai egon zen Parisko FIACen
1983 Lan grafikoaren erakusketa bat egin zuen Ibizako Museu d’Art Contemporani-n
1984 Erakusketa bat egin zuen Musée Puig-n (CDADD), Perpignanen, Frantzian
1985 Erakusketa bat egin zuen Bartzelonako Caixa aretoan
1986 Chicago International Art Exhibition azokan parte hartu zuen
1987 Bartzelonako Workshop-Art Triangle-n parte hartzera gonbidatu zuten. Bere lana ikusgai egon zen ARCOn, Madrilen
1988 Bere lana ikusgai egon zen Art Köln azokan, Alemanian
1990 Bi mural egin zituen Bartzelonako Sant Jordi Pabilioirako
1991 80ko hamarkadako lan grafiko guztiaren erakusketa egin zioten Bilboko Arte Eder Museoan, eta zegokion katalogo arrazoitua egin zuten
1992 Hogei urteko pintura-lanaren (1972–1992) erakusketa egin zioten Centre Cultural Tecla Sala-n, Hospitalet de Llobregat-en. Bere lana ikusgai egon zen Kataluniako Pabilioian, Sevillako Nazioarteko Erakusketan
1993 Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k Espacios de silencio 1972–1992 atzera begirako erakusketa inauguratu zuen, ondoren Monterreyko Museoan, Mexikon, ikusi ahal izan zena. Mural bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitaterako
1994 Dekano hautatu zuten Bartzelonako Unibertsitateko Arte Eder Fakultatean
1995 Erakusketa bat egin zuen Fundación Marcelo Botínen, Santanderren
1996 Mural bat pintatu zuen Castelldefelseko Santa Maria Elizan, Bartzelonan. Erakusketa bat egin zuen Manresako Fundació Caixa erakusketa-aretoan, Bartzelonan. Parisko FIACen parte hartu zuen
1998 Sentimiento de paisaje 1976–1998 erakusketa ibiltaria inauguratu zuen, Galerie Credito Valtellinese-n, Refettorio delle Stelline-n, Milanen, eta Kunstverein-en, Frankfurten ikusi ahal izan zena
1999 Erakusketa bat egin zuen Frankfurter Kunstkabinetten, Frankfurten, Alemanian eta erakusketa bat inauguratu zuen Revillagigedo jauregiko Centro Cultural Cajastur-en, Gijonen
2000 Bere marrazkien atzera begirako erakusketa egin zuten Salzburgoko Rupertinum Museum-en, Austrian. Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Errege-Akademian sartu zen, eta bertan “La mirada sobre el cuadro. Nota sobre la (imposibilidad) de la enseñanza de la pintura” diskurtsoa eman zuen
2002 Marbellako Fundación Museo del Grabado Contemporáneo-k azken hamaika urteetan egindako grabatuen erakusketa inauguratu zuen
2003 Joan Hernández Pijuan. Volviendo a un lugar conocido atzera begirako erakusketa inauguratu zen Museo d’Art Contemporani de Barcelona-n (MACBA). Ondoren, Malmö Konsthall-en, Malmön, ikusi ahal izan zen, Suedian
2004 Plastika-Arteen Premi Ciutat de Barcelona saria eman zioten
2005 Erakusketa bat egin zuen Gustavo de Maeztu Museoan, Lizarran, Nafarroan. Arte Ederretako Errege-Akademiak Arte Grafikoaren Sari Nazionala eman zion bere ibilbideagatik. Abenduaren 28an hil zen, 74 urte zituela, Bartzelonako bere etxean

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]