Edukira zuzenean joan

Kapoor, Anish

Mumbai, Maharashta (India), 1954

Kapoor, Anish

Kapoor, Anish

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bonbain (India) jaio zen 1954an / Londresen bizi eta bertan egiten du lan

1973–77
India atzean utzi eta Ingalaterrara joan zen bizitzera. Londresko Hornsey College of Arten aritu zen ikasten eta beste artista batzuekin harremanetan jarri zen lehen aldiz.

1977–78
Chelsea School of Art-en ikasten ari zela, Londresko Royal Academy of Arts-en antolatutako Young Contemporaries taldeko erakusketan aurkeztu zuten Kapoor-en lana.

1979
Irakasle lanpostu bat onartu zuen Wolverhampton Polytechnic-en, Midlands eskualdean. Berea urreneko lanak sortu zituen pigmentuak erabiliz: 1.000 izen (1,000 Names) saila.

1980
Bere aurreneko bakarkako erakusketa antolatu zuten Parisko Galerie Patrice Alexandre-n. Bertan, 1.000 izen (1,000 Names) saileko zenbait lan aurkeztu zituzten.

1981
Erakusketa honetan parte hartu zuen: British Sculpture in the Twentieth Century: Part Two, Symbol and Imagination 1951–1980, Whitechapel Art Gallery, Londres.

1982
Pigmentuz landutako eskulturak jarri zituen ikusgai Londresko Lisson Gallery-n.

1983
Bakarkako erakusketa hauek antolatu ziren leku hauetan: Galerie 't Venster, Rotterdam; Walker Art Gallery, Liverpool (ondoren Lyongo Le Nouveau Musée-n ikusgai jarria), eta Lisson Gallery, Londres.

1984
Kapoorrek bere aurreneko erakusketa egin zuen Estatu Batuetan, New Yorkeko Barbara Gladstone Gallery-n. Lan guztiak saldu ziren erakusketa inauguratu aurretik, eta oso harrera ona izan zuen kritikaren aldetik.

1985
Bakarkako erakusketa bat izan zuen Basileako Kunsthalle-n, ondoren Eindhovengo (Holanda) Stedelijk Van Abbemuseum-en ikusgai egon zena.

1986
Bigarren bakarkako erakusketa bat izan zuen Barbara New Yorkeko Gladstone Gallery-n, hirian hartzen ari zen ospearen erakusgarri. Leku hauetan ere antolatu ziren artistaren bakarkako erakusketak: Kunstnernes Hus, Oslo; Albright-Knox Art Gallery, Buffalo (New York), eta University Gallery, Massachusetts University (Amherst, EAB).

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Anish Kapoor
2010ko martxoak 16 - 2010ko urriak 12
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15