- Izenburua:
- Anish Kapoor
- Data:
- 2010ko martxoak 16 - 2010ko urriak 12
- Komisariotza:
- Jean de Loisy eta Adrian Locke
- Erakusketa mota:
- Banakakoa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Islak | Materiala | Tamaina
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Erakusketa birtuala:
- https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/anish-kapoor-4/
Anish Kapoor-i, nazioarteko eskultura-giroan eragin handiena duen artistetako bati, erakusketa monografiko bat eskaini zion Guggenheim Bilbao Museoak. Erakusketa hau Londresko Royal Academy of Arts-en izan zen eta bertan arrakasta bikaina izan zuen; gainera, artistak estuki esku hartu zuen antolaketan.
Kapoor Bombay-n, Indian, jaio zen 1954an eta Londresko Hornsey eta Chelsea arte-eskoletan lizentziatu zen. 1980ko hamarkadaren hasieran egin zen ezagun, eskultura-eredu abstraktuen inguruan egin zuen ikerketari, instalazio monumentalei eta aire zabalean egindako arte-proiektuei esker. Bilboko erakusketan Kapoorrek 1979tik aurrera sortutako hainbat sail ikusgarri izan ziren. Horietan ukitze edo oso islatzaileak diren materialak erabili zituen: pigmentu puruak eta distiratsuak, odol koloreko argizariak, pintatutako beira-zuntza, harria, leundutako altzairu herdoilgaitza eta azkenaldiko zementua. Artelan horien bidez azaldu zuen erakusketak Kapoorrek ikuslearen eta gune batean dauden objektuen arteko harremanean interesa duela.