Edukira zuzenean joan

Katz, Alex

Brooklyn, New York (AEB), 1927

Katz, Alex

Katz, Alex

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

New Yorken jaio zen 1927an

1946–49
Cooper Union School of Art-en ikasi zuen, New Yorken.

1949–50
Skowhegan School of Painting and Sculpture-n ikas izuen, Skowheganen (Maine, AEB).

1951
Jean Cohen and Alex Katz: Paintings parte hartu zuen, Peter Cooper Gallery-n, New Yorken.

1954
New Yorkeko Roko Gallery-k Katzen aurreneko bakarkako erakusketa aurkeztu zuen.

1955
Aurreneko collageak egin zituen. 1957 Lehenbiziko aldiz heldu zion sakonetik erretratugintzari.

1959
Eskolak eman zituen Brooklyn School-en, New Yorken. Aurreneko ebakien lanak egin zituen.

1960
Young America 1960: Thirty American Painters under Thirty-six erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatutakoan. Erakusketa leku hauetan ikusi ahal izan zen ondoren: Baltimore Museum of Art; Contemporary Arts Center, Cincinnati; City Art Museum, St. Louis, eta Columbus Gallery of Fine Arts, Columbus (Ohio). Dekoratuak eta jantziak diseinatzen hasi zen Paul Taylor koreografoarentzat.

1961
Erakusketa bana egin zuen Stable Gallery-n eta Mili-Jay Gallery-n, New Yorken.

1964
Katzen lana Recent Landscapes by Eight Americans taldeko erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en antolatutakoan, eta ondoren AEBko eta Europako hainbat erakundetan ikusi ahal izan zen.

1969
Erakusketa bana izan zuen Mont Chateau Lodge-n, Morgantownen (Mendebaldeko Virginia, AEB) eta Phyllis Kind Gallery-n, Chicagon.

1970
Erakusketa bat izan zuen Fischbach Gallery-n, New Yorken.

1971
Utahko Unibertsitateko Utah Museum of Fine Arts-ek, Salt Lake Cityn, artistaren lanaren erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Art Gallery, Kaliforniako Unibertsitatea (San Diego); Minnesota Museum of American Art, St. Paul; eta Wadsworth Atheneum, Hartford (Connecticut).

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Alex Katz. Hemen eta orain
2015ko urriak 23 - 2016ko otsailak 7
Asmamenaren ildoa
2021ko ekainak 11 - 2022ko otsailak 6
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22