Edukira zuzenean joan

Kirkeby, Per

Kopenhage, 1938 | Kopenhage, 2018

Kirkeby, Per

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Kopenhage, 1938 | Hellerupen bizi da (Danimarka), eta Frankfurten

1938 
Irailaren 1ean jaio zen, Kopenhagen

1957 
Naturaren Historia ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean, eta 1964an graduatu zen. Aldi hartan Groenlandiako espedizio ugaritan parte hartu zuen

1962 
Kopenhageko Eksperimenterende Kunst-skole-n sartu zen, eta bertan pintura, grabatua eta bideo-sorkuntza ikasi zituen

1964 
Bere lehenengo erakusketa indibiduala egin zuen Hovedbibliotek-en, Kopenhagen

1965 
Hiru urteko beka jaso zuen Denmark State Fund for the Arts-etik

1966 
“Happening” jaialdi batean parte hartu zuen Joseph Beuys-ekin, Bengt af Klintberg-ekin, Bjørn Nørgaard-ekin eta Henning Christiansen-ekin, Kopenhagen. Hamarkada hartan Fluxus mugimendura elkartu zen. Espainian zehar ibili zen Joseph Beuysekin batera

1967 
Bere lehenengo nobela argitaratu zuen, 2,15 izenburua duena

1968 
Academy Council-ek Urrezko Domina eman zion, artista gazte daniarrei eskainia

1969 
Landskaberne (Paisaiak) irudizko nobela argitaratu zuen

1971 
Bidaia bat egin zuen Mexikotik, Hondurastik eta Guatemalatik. Maia kultura ezagutu zuen, bere lanean garrantzi handia hartu zuena. Saiakera-bilduma bat argitaratu zuen, Hændelser på rejsen 

1973 
2 digte poesia-liburua argitaratu zuen

1974 
Erakusketa bat egin zuen Michael Werner galerian, Kolonian. Flyvende blade saiakera bilduma argitaratu zuen

1975 
Høvikoddeneko Henie Onstad Kunstsenter-ek paper gaineko bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen

1976 
Danimarka ordezkatu zuen Veneziako Bienalean

1977 
Bere lehenengo erakusketa egin zuen Danimarkatik kanpoko museo batean, Museum Folkwang Essen-en

1978 
Irakasle gisa sartu zen Staatliche Akademie der Bildenden Künste-n, Karlsruhen. Saiakera-bilduma bat argitaratu zuen, Naturens blyant izenburupean

1979 
Erakusketa bat egin zuen Kunsthallen, Bernan, eta Aarhus Art Museum-en, Aarhusen. Saiakera-sail bat argitaratu zuen, Naturstudiet izenburupean

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

ArkiEskultura
2005ko urriak 28 - 2006ko otsailak 19
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11