Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Per Kirkeby

Galder Reguera

Izenburua:
Per Kirkeby
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Literatura
Artelan motak:
Bideoartea | Eskultura | Grabatua | Happening-a | Horma-pintura | Obra grafikoa | Pintura | Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Kirkeby, Per

Kopenhage, 1938 | Hellerupen bizi da (Danimarka), eta Frankfurten

1938 Irailaren 1ean jaio zen, Kopenhagen
1957 Naturaren Historia ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean, eta 1964an graduatu zen. Aldi hartan Groenlandiako espedizio ugaritan parte hartu zuen
1962 Kopenhageko Eksperimenterende Kunst-skole-n sartu zen, eta bertan pintura, grabatua eta bideo-sorkuntza ikasi zituen
1964 Bere lehenengo erakusketa indibiduala egin zuen Hovedbibliotek-en, Kopenhagen
1965 Hiru urteko beka jaso zuen Denmark State Fund for the Arts-etik
1966 “Happening” jaialdi batean parte hartu zuen Joseph Beuys-ekin, Bengt af Klintberg-ekin, Bjørn Nørgaard-ekin eta Henning Christiansen-ekin, Kopenhagen. Hamarkada hartan Fluxus mugimendura elkartu zen. Espainian zehar ibili zen Joseph Beuysekin batera
1967 Bere lehenengo nobela argitaratu zuen, 2,15 izenburua duena
1968 Academy Council-ek Urrezko Domina eman zion, artista gazte daniarrei eskainia
1969 Landskaberne (Paisaiak) irudizko nobela argitaratu zuen
1971 Bidaia bat egin zuen Mexikotik, Hondurastik eta Guatemalatik. Maia kultura ezagutu zuen, bere lanean garrantzi handia hartu zuena. Saiakera-bilduma bat argitaratu zuen, Hændelser på rejsen
1973 2 digte poesia-liburua argitaratu zuen
1974 Erakusketa bat egin zuen Michael Werner galerian, Kolonian. Flyvende blade saiakera bilduma argitaratu zuen
1975 Høvikoddeneko Henie Onstad Kunstsenter-ek paper gaineko bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1976 Danimarka ordezkatu zuen Veneziako Bienalean
1977 Bere lehenengo erakusketa egin zuen Danimarkatik kanpoko museo batean, Museum Folkwang Essen-en
1978 Irakasle gisa sartu zen Staatliche Akademie der Bildenden Künste-n, Karlsruhen. Saiakera-bilduma bat argitaratu zuen, Naturens blyant izenburupean
1979 Erakusketa bat egin zuen Kunsthallen, Bernan, eta Aarhus Art Museum-en, Aarhusen. Saiakera-sail bat argitaratu zuen, Naturstudiet izenburupean
1980 Bere lana ikusgai egon zen A new Spirit in Painting erakusketan, Royal Academy of Arts-en, Londresen
1981 Bere lehenengo brontzezko eskulturak egin zituen. Bakarkako erakusketak egin zituen Stockholmeko Moderna Museet-en eta Bruselako Musée des Beaux-Arts-en. Veneziako Bienalean parte hartu zuen. Bravura saiakera-bilduma argitaratu zuen
1982 Documenta 7-n parte hartu zuen. Arte Ederretako Danimarkako Errege-Akademiako kide izendatu zuten
1984 Eindhoveneko Stedeliljk Museum-ek Munch-Jorn- Kirkeby erakusketa antolatu zuen. Saiakera-bilduma berri bat argitaratu zuen Naturhistorie izenburupean
1985 Azkenaldiko lanen erakusketa egin zuen Whitechapel Art Gallery-n, Londresen
1987 Koloniako Museum Ludwig-ek bere lanaren atzera begirako garrantzizko erakusketa egin zuen
1988 Irakasle gisa sartu zen Städelschule Frankfurt am Main-en. Efterbilleder eta Edvard Weie liburuak argitaratu zituen
1989 Erakusketak egin zituen Kunstmuseum Winterthuren, The Nordic Arts Centre-n, Helsinkin, eta Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM)
1990 Erakusketa bat egin zuen Louisiana Museum of Modern Art-en, Humlebaeken, eta Moderna Museet-en, Stockholmen. Prince Eugén Domina jaso zuen
1992 Documenta 9-n parte hartu zuen
1993 Veneziako Bienalean parte hartu zuen. Sari hauek jaso zituen: Ars Fennica, Finlandiako Henna and Pertti Niemistö Ars Fennica Art Foundation-ek emana, eta Arthur Kopcke, Kopenhageko Kopcke Foundation-ek emana
1994 São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1995 Istanbuleko Bienalean eta Carnegie International-en parte hartu zuen. Fisters klumme liburua argitaratu zuen
1996 Henrik Steffens Saria jaso zuen, Alemanian, eta Coutts Contemporary Art Foundation-en Arte-Saria, Suitzan
1998 Bakarkako erakusketa egin zuen Londresko Tate Gallery-n, eta Aarhus Art Museum-en
2000 Brontzezko zortzi eskultura handi ikusgai jarri zituen Berlingo Bundesrat-en
2001 Sabai-mural handi bat egin zuen Aarhus-eko unibertsitatean
2002 Erakusketa bat egin zuen Louisiana Museum of Modern Art-en, Humlebaek-en, eta Museum Ludwig-en, Kolonian
2003 Salzburgoko Rupertinum Museum für moderne und zeitgenössische Kunst-ek bere lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Herbert Boeckl Saria jaso zuen bere ibilbideagatik
2004 Städtisches Kunstmuseum Singen-ek paper gaineko bere lanen atzera begirako erakusketa egin zuen
2005 Olio-pinturak jarri zituen ikusgai L.A. Louver Galleryn, Venicen, Kalifornian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]