Edukira zuzenean joan

Kitaj, R. B.

Cleveland, Ohio (AEB), 1932 | Los Angeles (AEB), 2007

Kitaj, R. B.

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Cleveland, 1932 | Los Angelesen bizi da

1932 
Urriaren 29an jaioa, Clevelanden (Ohio)

1950 
New Yorkeko Cooper Union Institute-n sartu zen

1951 
Lehen aldiz joan zen Europara eta Vienako Akademie der Bildenden Künste-n sartu zen

1957 
Oxfordera joan zen eta Ruskin Scholl of Drawing and Fine Art-en ikasi zuen 1959ra arte

1959 
Londresko Royal College of Art-en ikasi zituen graduondoko kurtsoak 1961era arte, eta bertan David Hockney ezagutu zuen

1962 
Irakasle izan zen Londresko Camberwell Scholl of Arts & Crafts-en eta Slade Scholl of Fine Arts-en 1965era arte

1963 
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Londresko Marlborough galerian. Pictures with Commentary, Pictures without Commentary zen erakusketaren izenburua

1965 
Lehenengo erakusketa egin zuen museo batean, Los Angeles County Museum of Art-en

1967 
Irakasle izan zen urtebetez Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn. Erakusketa bat egin zuen Cleveland Museum of Art-en eta Stedelijk Museum-en, Amsterdamen

1969 
Erakusketa bat egin zuen Boijmans van Beuningen Museum-en, Rotterdamen

1970 
Hannoverreko Kestner-Gesellschaft-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Ondoren, Rotterdam-eko Boijmans van Beuningen Museum-en ikusi ahal izan zen. Urtebetez Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen, eskolak eman zituen

1976 
Pintura figuratiboko The Human Clay erakusketa polemikoaren komisario izan zen, Londresko Hayward Gallery-n

1978 
Artista egoiliar gisa sartu zen New Hampshireko Dartmouth College-n. Erakusketa bat egin zuen Parisko Grand Palais-ean, FIACen barruan

1980 
The Artist’s Eye erakusketaren komisario izan zen, Londresko National Gallery-n. Bere lanak ikusgai egon ziren San Francisco Museum of Modern Art-en, 20 American Artists erakusketaren barruan

1981 
Washingtongo Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en atzera begirako erakusketa inauguratu zuten, ondoren Cleveland Museum-en eta Düsseldorfeko Kunsthalle-n ikusi ahal izan zena. Urtebetez Parisen bizi izan zen

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11