Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

R. B. Kitaj

Galder Reguera

Izenburua:
R. B. Kitaj
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Hockney, David | Kitaj, R. B.

Cleveland, 1932 | Los Angelesen bizi da

1932 Urriaren 29an jaioa, Clevelanden (Ohio)
1950 New Yorkeko Cooper Union Institute-n sartu zen
1951 Lehen aldiz joan zen Europara eta Vienako Akademie der Bildenden Künste-n sartu zen
1957 Oxfordera joan zen eta Ruskin Scholl of Drawing and Fine Art-en ikasi zuen 1959ra arte
1959 Londresko Royal College of Art-en ikasi zituen graduondoko kurtsoak 1961era arte, eta bertan David Hockney ezagutu zuen
1962 Irakasle izan zen Londresko Camberwell Scholl of Arts & Crafts-en eta Slade Scholl of Fine Arts-en 1965era arte
1963 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Londresko Marlborough galerian. Pictures with Commentary, Pictures without Commentary zen erakusketaren izenburua
1965 Lehenengo erakusketa egin zuen museo batean, Los Angeles County Museum of Art-en
1967 Irakasle izan zen urtebetez Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn. Erakusketa bat egin zuen Cleveland Museum of Art-en eta Stedelijk Museum-en, Amsterdamen
1969 Erakusketa bat egin zuen Boijmans van Beuningen Museum-en, Rotterdamen
1970 Hannoverreko Kestner-Gesellschaft-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Ondoren, Rotterdam-eko Boijmans van Beuningen Museum-en ikusi ahal izan zen. Urtebetez Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen, eskolak eman zituen
1976 Pintura figuratiboko The Human Clay erakusketa polemikoaren komisario izan zen, Londresko Hayward Gallery-n
1978 Artista egoiliar gisa sartu zen New Hampshireko Dartmouth College-n. Erakusketa bat egin zuen Parisko Grand Palais-ean, FIACen barruan
1980 The Artist’s Eye erakusketaren komisario izan zen, Londresko National Gallery-n. Bere lanak ikusgai egon ziren San Francisco Museum of Modern Art-en, 20 American Artists erakusketaren barruan
1981 Washingtongo Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en atzera begirako erakusketa inauguratu zuten, ondoren Cleveland Museum-en eta Düsseldorfeko Kunsthalle-n ikusi ahal izan zena. Urtebetez Parisen bizi izan zen
1982 American Academy of Arts and Letters-eko kide izendatu zuten. Honoris Causa Doktorea izendatu zuten University of London-en. Bere lanak A New Spirit in Painting erakusketan ikusgai egon ziren, Londresko Royal Academy of Arts-en
1983 Bere lana New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en ikusgai egon zen, Aspects of Postwar Painting in Europe erakusketaren barruan
1989 Bere lehenengo “First Diasporist Manifesto” argitaratu zuen
1991 Honoris Causa Doktorea izendatu zuten Londresko Royal College of Art-en eta baita akademikide ere
1994 Atzera begirako erakusketa inauguratu zuen Londresko Tate Gallery-n, ondoren Los Angeles County Museum of Art-en eta New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en ikusi ahal izan zena. Londresko Victoria and Albert Museum-ek bere grabatuen atzera begirako erakusketa egin zuen
1995 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, eta bertan Urrezko Lehoia jaso zuen
1996 Chevalier des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako Errepublikak. Honoris Causa Doktore izendatu zuten Ingalaterrako Durham University-n. FIACen parte hartu zuen, Espace Eiffel Branly-n parte hartuz
1997 Los Angelesa joan zen. Erakusketa bat egin zuen Royal Academy’s Summer Exhibition-en, eta bertan “Wollaston Award” saria jaso zuen. Chicagoko Azokan parte hartu zuen
1998 Bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuten Osloko Astrup Fearnley Museet for Moderne Kunsten, ondoren Madrilgo Museo Nacional Centro de Reina Sofía-n, Vienako Jüdisches Museum der Stadt Wienen eta Hannoverreko Sprengel Museum-en ikusi ahal izan zena
2001 Kitaj, In the Aura of Cézanne and Other Masters erakusketa inauguratu zuten Londresko National Gallery-n
2004 Bilboko Arte Eder Museoak Kitaj: Hispanista baten erretratua erakusketa antolatu zuen
2005 “Second Diasporist Manifesto Work in Progress” argitaratu zuen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]