Edukira zuzenean joan

Lizariturry, Carlos

Donostia, 1955

Lizariturry, Carlos

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Donostia, 1955 | Donostia eta Istria (Kroazia) artean bizi da

1955
Azaroaren 9an jaioa, Donostian

1976–1978 
Debako Arte-Eskolan ikasi zuen, eta eskultura lantzen hasi zen harriz

1979–82 
Londresa joan zen St. Martin’s School of Art-en prestakuntza zabaltzera. Graduatu ondoko ikasketak egin zituen Anthony Caro-rekin, Tim Scott-ekin eta Philip King-ekin

1980 
Jugoslaviara joan zen, harria lantzeko udako eskola, “Kornarija”, Istrian eratzeko eta irakasle gisa lanean hasteko. Beka bat jaso zuen Elizabeth Greenshields Foundation-etik, Kanada

1981 
Beka bat jaso zuen St. Martin’s Schooll of Art-etik, Londres

1982 
Kultura-Ministerioak beka bat eman zion

1983 
Eusko Jaurlaritzaren Kultura-Sailak beka bat eman zion

1986 
Txileko Universidad Católica-k gonbidatu zuen Huilquilemuko (Talca) Eskultura-Tailerra ematera

1987 
“Symposium Internacional de Escultura Homenaje a Pablo Neruda” antolatzen lagundu eta bertan parte hartu zuen, Txilen

1988 
Donostiako Arteleku Arte Garaikideko Zentroan eskultura-tailerraren arduradun gisa hasi zen lanean

1990 
Erakusketa bat egin zuen Galería 16-n, Donostian. “Minokamo Nazioarteko Symposiuma”-n parte hartu zuen, Nagoyan, Japonian

1992 
“Symposium Iberoamericano de Esculturas Parque de los Reyes”-en parte hartu zuen, Txileko Santiagon, eta “Philip Morris Burdina Tailerra”-n, Berlinen

1993 
Bere lana ikusgai egon zen Abstrakte Stahlskulptur taldeko erakusketan, Berlingo Arte Eder Akademian hasi zena eta ondoren Festival Bad Hersfeld-en, Municheko Gasteig Kultur Etxean, Papenburgen, Bremenen, Bochumeko Museoan, Manheimeko Stad Gallery-n eta, azkenik, Dresdeko Parlamentuaren Aretoetan ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat egin zuen Pedro Txillida-rekin batera Oviedoko Vértice galerian

1994 
ARCOn parte hartu zuen eta erakusketa bat egin zuen Ignacio Varez galerian, Madrilen

1995 
ARCOn parte hartu zuen eta erakusketa bat egin zuen Vértice galerian, Oviedon

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11