Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Carlos Lizariturry

Galder Reguera

Izenburua:
Carlos Lizariturry
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Caro, Anthony | Lizariturry, Carlos | Txillida, Pedro

Donostia, 1955 | Donostia eta Istria (Kroazia) artean bizi da

1955 Azaroaren 9an jaioa, Donostian
1976–1978 Debako Arte-Eskolan ikasi zuen, eta eskultura lantzen hasi zen harriz
1979–82 Londresa joan zen St. Martin’s School of Art-en prestakuntza zabaltzera. Graduatu ondoko ikasketak egin zituen Anthony Caro-rekin, Tim Scott-ekin eta Philip King-ekin
1980 Jugoslaviara joan zen, harria lantzeko udako eskola, “Kornarija”, Istrian eratzeko eta irakasle gisa lanean hasteko. Beka bat jaso zuen Elizabeth Greenshields Foundation-etik, Kanada
1981 Beka bat jaso zuen St. Martin’s Schooll of Art-etik, Londres
1982 Kultura-Ministerioak beka bat eman zion
1983 Eusko Jaurlaritzaren Kultura-Sailak beka bat eman zion
1986 Txileko Universidad Católica-k gonbidatu zuen Huilquilemuko (Talca) Eskultura-Tailerra ematera
1987 “Symposium Internacional de Escultura Homenaje a Pablo Neruda” antolatzen lagundu eta bertan parte hartu zuen, Txilen
1988 Donostiako Arteleku Arte Garaikideko Zentroan eskultura-tailerraren arduradun gisa hasi zen lanean
1990 Erakusketa bat egin zuen Galería 16-n, Donostian. “Minokamo Nazioarteko Symposiuma”-n parte hartu zuen, Nagoyan, Japonian
1992 “Symposium Iberoamericano de Esculturas Parque de los Reyes”-en parte hartu zuen, Txileko Santiagon, eta “Philip Morris Burdina Tailerra”-n, Berlinen
1993 Bere lana ikusgai egon zen Abstrakte Stahlskulptur taldeko erakusketan, Berlingo Arte Eder Akademian hasi zena eta ondoren Festival Bad Hersfeld-en, Municheko Gasteig Kultur Etxean, Papenburgen, Bremenen, Bochumeko Museoan, Manheimeko Stad Gallery-n eta, azkenik, Dresdeko Parlamentuaren Aretoetan ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat egin zuen Pedro Txillida-rekin batera Oviedoko Vértice galerian
1994 ARCOn parte hartu zuen eta erakusketa bat egin zuen Ignacio Varez galerian, Madrilen
1995 ARCOn parte hartu zuen eta erakusketa bat egin zuen Vértice galerian, Oviedon
1996 Art Cologne-n eta ARCOn parte hartu zuen
1997 Erakusketa bat egin zuen Galería Barcelona-n, Bartzelonan, eta Galería Manuel Ojeda-n, Kanaria Handiko Las Palmasen. Art Cologne-n parte hartu zuen
1998 Taldeko erakusketa batean parte hartu zuen Umag Museoan, Umagon, Kroazian, eta “I Symposium Internacional Ciudad Empresarial”-en, Txileko Santiagon
1999 Bere lana ikusgai egon zen Neke boje groznjanskog spektra erakusketa ibiltarian, Kroaziako zenbait hiritan ikusgai egon zena. Erakusketa bat egin zuen Galería Colón XVI-n, Bilbon. Erakusketa bat egin zuen Galería Barcelona-n, Bartzelonan
2000 Azkenaldiko lana jarri zuen ikusgai Galería Barcelonan, eta lehen aldiz, erakusketa bat egin zuen Galleria Torbandenan, Triesten, Italian
2001 Madrilgo ARCOn eta Boloniako Arte Fiera-n parte hartu zuen erakusketa bat egin zuen Thomas Müllerrekin batera, Galleria Torbandena-n, Triesten, Italian
2002 Madrilgo ARCOn eta Boloniako Arte Fiera-n parte hartu zuen
2003 Erakusketa bat egin zuen Musée Bonad-en, Baionan. Erakusketa bat egin zuen Mestna Galerjia Nova Gorica-n, Nova Gorican, Eslovenian eta bigarren bakarkako erakusketa egin zuen Galería Colon XVI-n, Bilbon
2004 Madrilgo ARCOn eta Boloniako Arte Fiera-n parte hartu zuen
2005 ARCOn parte hartu zuen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]