Edukira zuzenean joan

Lüpertz, Markus

Leberec, Bohemia (Txekiar Errepublika), 1941

Lüpertz, Markus

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Leberec, Bohemia (Txekiar Errepublika), 1941 | Dusseldorfen eta Karlsruhen bizi da (Alemania)

1941 
Apirilaren 25ean jaioa, Leberecen, Bohemian

1948 
Familia Alemaniara joan zen bizitzera, erregimen komunista Txekoslovakian ezarri ondoren

1956–61 
Krefeldeko Werkkunstschule-n ikasi zuen Lauren Goossens-ekin. Meatzari gisa lan egin zuen urtebetez, eta Kefreldeneko eta Düsseldorfeko Akademian ikasten jarraitu zuen. Egonaldi bat egin zuen Parisen

1961 
Artista independente gisa lanean hastea erabaki zuen

1962 
Berlinera joan zen eta “Pintura ditiranbikoan” lanean hasi zen

1964 
Pintura Ditiranbikoa ikusgai jarri zuen Berlinen Großgörschen 35 galeria zabaldu zutenean

1966 
“Kunst, die im Wege steht. Dithyrambisches Manifest” manifestua argitaratu zuen

1968 
“Die Anmut des 20. Jahrhunderts wird durch die von mir erfundene Dithyrambe sichtbar gemacht” manifestua argitaratu zuen. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Berlineko Michael Werner galerian, eta ondoren erakusketak egin zituen urtero Koloniako Michael Werner galerian

1970 
Villa Romana Saria jaso zuen, urtebetez Florentzian egoteko aukera eman ziona

1971 
Alemaniako Kritikarien Elkartearen Saria jaso zuen

1972 
Erakusketa bat egin zuen Galeria der Spiegel-en, Kolonian

1974 
Pintura-irakasle gisa hasi zen lanean —lehenik gonbidatu gisa eta 1976az geroztik ohiko gisa— Arte Aplikatuetako Estatuko Akademian, Karlsruhen. Berlineko 1. Bienala antolatzen parte hartu zuen

1975 
Lehenengo poema-bilduma argitaratu zuen, 9x9 izenburupean

1977 
Dithyrambic and Style Painting erakusketa inauguratu zuten Kunsthalle Bern-en. Pintura mural bat egin zuen Berlineko errausketa-laberako. Georg Baselitz-ekin batera kendu egin zituen bere koadroak Kasselgo Documenta-tik, protesta gisa Alemaniako Errepublika Demokratikoak A.R. Penck egotzi izanagatik

1982 
Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen. Rainer Kunaden Vincent operarako eszenografia egin zuen Staatstheater Kasselen eta Ich stand vor der Mauer aus Glas poema-bilduma argitaratu zuen

1983 
Jules Masseneten Werther operarako eszenografia egin zuen Ulmer Theater-en baina estreinaldiaren aurretik kendu egin zuten eszenografiaren diseinua interpreteek eskatuta. Irakasle gisa sartu zen Salzburg Summer Academy-n. Erakusketa bat egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en, Eindhovenen eta São Pauloko Bienalean parte hartu zuen

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11