Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Markus Lüpertz

Galder Reguera

Izenburua:
Markus Lüpertz
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Ikuskizun-arteak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Horma-pintura | Pintura
Aipatutako artistak:
Baselitz, Georg | Lüpertz, Markus

Leberec, Bohemia (Txekiar Errepublika), 1941 | Dusseldorfen eta Karlsruhen bizi da (Alemania)

1941 Apirilaren 25ean jaioa, Leberecen, Bohemian
1948 Familia Alemaniara joan zen bizitzera, erregimen komunista Txekoslovakian ezarri ondoren
1956–61 Krefeldeko Werkkunstschule-n ikasi zuen Lauren Goossens-ekin. Meatzari gisa lan egin zuen urtebetez, eta Kefreldeneko eta Düsseldorfeko Akademian ikasten jarraitu zuen. Egonaldi bat egin zuen Parisen
1961 Artista independente gisa lanean hastea erabaki zuen
1962 Berlinera joan zen eta “Pintura ditiranbikoan” lanean hasi zen
1964 Pintura Ditiranbikoa ikusgai jarri zuen Berlinen Großgörschen 35 galeria zabaldu zutenean
1966 “Kunst, die im Wege steht. Dithyrambisches Manifest” manifestua argitaratu zuen
1968 “Die Anmut des 20. Jahrhunderts wird durch die von mir erfundene Dithyrambe sichtbar gemacht” manifestua argitaratu zuen. Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Berlineko Michael Werner galerian, eta ondoren erakusketak egin zituen urtero Koloniako Michael Werner galerian
1970 Villa Romana Saria jaso zuen, urtebetez Florentzian egoteko aukera eman ziona
1971 Alemaniako Kritikarien Elkartearen Saria jaso zuen
1972 Erakusketa bat egin zuen Galeria der Spiegel-en, Kolonian
1974 Pintura-irakasle gisa hasi zen lanean —lehenik gonbidatu gisa eta 1976az geroztik ohiko gisa— Arte Aplikatuetako Estatuko Akademian, Karlsruhen. Berlineko 1. Bienala antolatzen parte hartu zuen
1975 Lehenengo poema-bilduma argitaratu zuen, 9x9 izenburupean
1977 Dithyrambic and Style Painting erakusketa inauguratu zuten Kunsthalle Bern-en. Pintura mural bat egin zuen Berlineko errausketa-laberako. Georg Baselitz-ekin batera kendu egin zituen bere koadroak Kasselgo Documenta-tik, protesta gisa Alemaniako Errepublika Demokratikoak A.R. Penck egotzi izanagatik
1982 Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen. Rainer Kunaden Vincent operarako eszenografia egin zuen Staatstheater Kasselen eta Ich stand vor der Mauer aus Glas poema-bilduma argitaratu zuen
1983 Jules Masseneten Werther operarako eszenografia egin zuen Ulmer Theater-en baina estreinaldiaren aurretik kendu egin zuten eszenografiaren diseinua interpreteek eskatuta. Irakasle gisa sartu zen Salzburg Summer Academy-n. Erakusketa bat egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en, Eindhovenen eta São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1984 New Yorkera joan zen bidaian eta New York Diary 1984 argitaratu zuen. Wiener Sezession erakusketa zela eta “Bleiben Sie sitzen Heinrich Heine” testua argitaratu zuen
1986 Irakasle gisa sartu zen Düsseldorf State Academy of Art-en, bertako errektore izanik 1988az geroztik. Pinturak eta eskulturak ikusgai jarri zituen Lenbachhaus-en, Munichen
1989 1964 eta 1988 urte bitarteko pintura, eskultura eta marrazkien atzera begirako erakusketa egin zuen Abbaye Saint-André, Centre d’Art Contemporain-en, Meymacen, Frantzian. Ville de Nevers-en, Frantzian, katedralaren koro gotikorako beirateak diseinatu zituen
1990 Lovis Corinth saria eman zion Esslingeneko Artisten Elkarteak
1991 Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. William Shakespearen oinarritutako Frank Martinen DerSturm operarako eszenografia eta jantziak diseinatu zituen Bremer Theater-en
1993 Pinturak, eskulturak eta marrazkiak ikusgai jarri zituen Bonneko Udal Arte Museoan
1994 Bere lana ikusgai jarri zuen Palais Liechtenstein-en, Vienan. Pforzheimeko Reuchlinhaus-ek Homo hominis lupus. Markus Lüpertz – War erakusketa egin zuen, hurrengo urtean Stuttgarteko Galerie der Stadt-en ikusi ahal izan zena
1995 Bere brontzeen erakusketa ibiltaria inauguratu zen Municipal Art Gallery-n, Mannheimen, ondoren Municipal Art Collections-en, Augsburg-en, eta Gerhard Marcks-Hausen, Bremenen, ikusi ahal izan zena. The Mediterranean Myth erakusketa egin zuen, Museum of Modern Art-en, Bolzanon, Italian
1996 Erakusketa bat egin zuen North Rhine Westphalian Art Collection-en, Düsseldorfen
1997 Amsterdameko Stedelijk Museum-ek bere pinturen erakusketa zabala egin zuen
1998 Eskultura-erakusketa egin zuen Lowe Gallery-n, Atlantan. Lehen aldiz jarri zuen ikusgai Monte Santo saila, Michael Werner galerian, Kolonian
1999 Vanitas zikloa hasi zuen, Zeche Zollverein-en, Essenen, ikusi ahal izan zena
2000 Hiru eskulturak osatutako multzoa instalatu zuen Bensberg Castle-ko parkean. Lehen aldiz ikusgai jarri zuen Vesper zikloa, Lost Paradise Lost. Art and religious space erakusketan, Hannoverren
2001 Die Philosophin eskultura instalatu zuen Berlingo Kantzelaritza Federalaren Bulegoan
2002 Erakusketa bat egin zuen Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM) eta Museum Würth-en, Künzelsaun
2004 Julio González Eskultura-Saria eman zion Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM)
2005 Zenbait erakusketa egin zituen Koloniako, Municheko, Bilboko, New Yorkeko eta Kopenhageko galerietan

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]