Edukira zuzenean joan

López García, Antonio

Tomelloso (Cuidad Real), 1936

López García, Antonio

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Tomelloso, Ciudad Real, 1936 | Madrilen bizi da

1936 
Urtarrilaren 6an jaioa, Tomelloson (Ciudad Real)

1950 
Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen 1955era arte. Arte- eta Lanbide-Eskolako Sari Berezia jaso zuen

1964 
Eskolak eman zituen Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan 1969ra arte. Bere lana International Exhibition of Contemporary Art erakusketan egon zen ikusgai, Pittsburghen

1965 
Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Staempfli Gallery-n. Arkitektura-Sari Nazionala jaso zuen, Heliodoro Dols arkitektoarekin batera

1968 
Spanische Kunst Heute erakusketan parte hartu zuen, Berlingo Akademie der Künste-k antolatuan

1969 
Biennale Middelheim Antwerpen-en parte hartu zuen, Middelheimen, Alemanian

1970 
Harremanetan hasi zen Marlborough galeriarekin

1972 
Erakusketa bat egin zuen Galleria Galatea-n, Turinen

1974 
Bere lana ikusgai egon zen Hiperrealistas americanos, realistas europeos erakusketan, Parisko Centre National d`Art Contemporain-en, eta ondoren Rotterdameko Museum Boijmans van Beuningen-en ikusi ahal izan zen

1977 
Parisko FIACen parte hartu zuen

1982 
Veneziako Bienalean parte hartu zuen

1983 
Arte Ederretako Urrezko Domina eman zioten eta Pablo Iglesias saria jaso zuen. Santanderreko “Menéndez Pelayo” Nazioarteko Unibertsitateak omenaldia egin zion taldeko erakusketa batekin, eta unibertsitatearen Domina eman zion

1985 
Albazeteko Museoak bere lanaren lehenengo erakusketa antologikoa egin zuen. Europalia 85-ean parte hartu zuen Bruselako Musée d’Art Moderne-n, Chillida-rekin eta Tápies-ekin batera. Bere lana Representation Abroad erakusketan egon zen ikusgai, Washingtoneko Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en. Arteen Príncipe de Asturias Saria jaso zuen

1986 
Londresen eta New Yorken erakusketak egin zituen Marlborough galeriarekin. Parisko FIACen parte hartu zuen. Gaztela Mantxa Erkidegoaren Urrezko Domina jaso zuen

1988 
Madrilgo ARCOn parte hartu zuen

1989 
Bere lana Spanish Masterpieces of the 20th Century erakusketan egon zen ikusgai, The Seibu Museum of Arten, Tokion, Japonian

1990 
Madrilgo Erkidegoak Urrezko Domina eman zion

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Forma eta figurazioa. Blake-Purnell bildumako maisu-lanak
1998ko maiatzak 8 - 1998ko ekainak 24
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11