Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Antonio López

Galder Reguera

Izenburua:
Antonio López
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Hiperrealismoa
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Arkitektura | Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | López García, Antonio | Tàpies, Antoni

Tomelloso, Ciudad Real, 1936 | Madrilen bizi da

1936 Urtarrilaren 6an jaioa, Tomelloson (Ciudad Real)
1950 Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen 1955era arte. Arte- eta Lanbide-Eskolako Sari Berezia jaso zuen
1964 Eskolak eman zituen Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan 1969ra arte. Bere lana International Exhibition of Contemporary Art erakusketan egon zen ikusgai, Pittsburghen
1965 Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Staempfli Gallery-n. Arkitektura-Sari Nazionala jaso zuen, Heliodoro Dols arkitektoarekin batera
1968 Spanische Kunst Heute erakusketan parte hartu zuen, Berlingo Akademie der Künste-k antolatuan
1969 Biennale Middelheim Antwerpen-en parte hartu zuen, Middelheimen, Alemanian
1970 Harremanetan hasi zen Marlborough galeriarekin
1972 Erakusketa bat egin zuen Galleria Galatea-n, Turinen
1974 Bere lana ikusgai egon zen Hiperrealistas americanos, realistas europeos erakusketan, Parisko Centre National d`Art Contemporain-en, eta ondoren Rotterdameko Museum Boijmans van Beuningen-en ikusi ahal izan zen
1977 Parisko FIACen parte hartu zuen
1982 Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1983 Arte Ederretako Urrezko Domina eman zioten eta Pablo Iglesias saria jaso zuen. Santanderreko “Menéndez Pelayo” Nazioarteko Unibertsitateak omenaldia egin zion taldeko erakusketa batekin, eta unibertsitatearen Domina eman zion
1985 Albazeteko Museoak bere lanaren lehenengo erakusketa antologikoa egin zuen. Europalia 85-ean parte hartu zuen Bruselako Musée d’Art Moderne-n, Chillida-rekin eta Tápies-ekin batera. Bere lana Representation Abroad erakusketan egon zen ikusgai, Washingtoneko Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en. Arteen Príncipe de Asturias Saria jaso zuen
1986 Londresen eta New Yorken erakusketak egin zituen Marlborough galeriarekin. Parisko FIACen parte hartu zuen. Gaztela Mantxa Erkidegoaren Urrezko Domina jaso zuen
1988 Madrilgo ARCOn parte hartu zuen
1989 Bere lana Spanish Masterpieces of the 20th Century erakusketan egon zen ikusgai, The Seibu Museum of Arten, Tokion, Japonian
1990 Madrilgo Erkidegoak Urrezko Domina eman zion
1992 Víctor Erice zine zuzendariak El sol del membrillo film luzea filmatu zuen Antonio Lópezen sortze-prozesuari buruz, eta Nazioarteko Kritikaren Saria jaso zuen Cannesko Zinemaldian. Tomás Francisco Prieto saria eman zion Madrilgo Casa de la Moneda Fundazioak
1993 Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k Antonio López. Pintura, Escultura, Dibujos erakusketa antologikoa antolatu zuen. Osoko Kide izendatu zuen Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Errege-Akademiak
1994 Antonio López, Proceso de un trabajo erakusketa inauguratu zuten Fundación FOCUSen, Sevillan
1995 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Espainiako Pabilioian
1998 Bere lana ikusgai egon zen Forma eta figurazioa: Blake-Purnell Bildumako maisu-lanak aldi baterako erakusketan Guggenheim Bilbao Museoan
1999 Juan Carlos eta Sofía Espainiako Errege-Erreginaren erretratua egiteko eskaria jaso zuen Espainiako Errege-Etxetik
2001 Hombre eta Mujer eskulturak aurkeztu zituen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n, prestakuntzazko marrazki batzuekin batera
2005 Paisajismoaren eta biluziaren inguruko tailer bat eman zuen, Universidad del Mar-en, Murtzian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]