Edukira zuzenean joan

Maneros Zabala, Erlea

Bilbo, 1977

Maneros Zabala, Erlea

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bilbao, Bizkaia, 1977

1977
Martxoaren 17an jaio zen Bilbon.

2001
Arte Ederretako ikasketak amaitu zituen Eskoziako Glasgow School of Art-eko Pintura Departamentuan.

2003
Arte Ederretako masterra amaitu zuen Los Angelesko California Institute of the Arts zentroan. Art2102 irabazi-asmorik gabeko erakunde ibiltariaren sortzaileetako bat da, Kate Fowle eta Renaud Prochekin batera. Death & Co taldeko erakusketan parte hartu zuen, Mexiko DF-ko Garash galerian.

2005
Los Angelesko China Art Objects eta Blum & Poe galerietan egindako taldeko erakusketan parte hartu zuen eta baita, Walead Beshtyen komisarioa zela, New Yorkeko Pelham Art Centerrean egindako beste erakusketa kolektibo batean ere. Bere obra The Backroom ikerketa-proiekturako hautatu zuten, eta San Francisco New Langton Arts eta San Francisco Camerawork galerietan batera aurkeztu ziren.

2007
Bi bakarkako erakusketa inauguratu zituen: Erlea Maneros Zabala: Exhumation, San Frantziskoko Queen's Nails Annex galerian eta Erlea Maneros Zabala, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Berak parte hartzen zuen The Backroomikerketa-proiektua Parisko Kadist Art Foundation galerian aurkeztu zen.

2008
Egoitza-beka bat lortu zuen Platform Garanti Contemporary Art Centerrean, Istanbulen. Hainbat lekutan aurkeztu ziren bere bakarkako erakusketak: Hanburgeko Seamen's Art Clubean, Los Angelesko Fellows of Contemporary Art zentro artistikoan eta Los Angelesko Redling Fine Art galerian.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa
2013ko urriak 31 - 2014ko otsailak 16
Asmamenaren ildoa
2021ko ekainak 11 - 2022ko otsailak 6