Edukira zuzenean joan

Nagel, Andrés

Donostia, 1947

Nagel, Andrés

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Donostia, 1947 | Donostian bizi da

1947 
Abuztuaren 15ean Donostian jaioa

1965 
Nafarroako Unibertsitatean sartu zen, eta bertan Arkitektura-karrera amaitu zuen 1972an

1972 
Eduardo Chillida ezagutu zuen

1974 
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Madrilen, Iolas Velasco Galerian. Erakusketa bat egin zuen Luzaro Galerian, Bilbon

1976 
New Spanish Painting taldeko erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko Spanish Institute-ren Hastings Gallery-n egina

1978 
Lankidetzan hasi zen Ignacio eta Mónica Chillidaren Hatz grabatu tailerrarekin

1979 
Lehen aldiz egin zuen bere lan grafikoaren erakusketa Donostiako Alga galerian. Taldeko erakusketetan parte hartu zuen: Contemporary Spanish Prints, Floridako Unibertsitatean, Gainesvillen, eta Euskal Grabatzaileak, Bilboko Arte Eder Museoan

1980 
Erakusketa bat egin zuen Galería Maegh-en, Bartzelonan. Caceresko Eskultura-Bienalean eta, Norvegian, Fredrikstadeko Bienalean parte hartu zuen

1981 
Arteder azokan parte hartu zuen, Bilbon

1982 
Bere lana Artistas Vascos entre el realismo y la figuración egon zen ikusgai, Madrilgo Udal Museoan

1983 
Erakusketa bat egin zuen Liburutegi Nazionaleko Ruiz Picasso aretoetan, Madrilen. Salón de los 16 delakoan parte hartu zuen Museo Español de Arte Contemporáneo-n, Madrilen

1984 
Bere lana Madrilgo Kristalezko Jauregian egon zen ikusgai Calvo Serraller kritikaria komisario izan zen eskultura-erakusketan

1985 
Formatu handiko lanak erakutsi zituen Mile 4- Chicago International erakusketan, Chicagon

1987 
FIACen parte hartu zuen, Parisen. Bere lana Naturalezas muertas erakusketan egon zen ikusgai Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n baita Espacios Exteriores-en ere, Bartzelonako Fundació Miró-n

1988 
Lan grafikoaren erakusketa bat egin zuen Bilboko Arte Eder Museoan eta La Gravure Contemporaine à la Chalcographie Nationale de Madrid erakusketan parte hartu zuen, Parisko Galerie du Palais d’Études-en

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11