Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Andrés Nagel

Galder Reguera

Izenburua:
Andrés Nagel
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Eskultura | Grabatua | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Nagel, Andrés

Donostia, 1947 | Donostian bizi da

1947 Abuztuaren 15ean Donostian jaioa
1965 Nafarroako Unibertsitatean sartu zen, eta bertan Arkitektura-karrera amaitu zuen 1972an
1972 Eduardo Chillida ezagutu zuen
1974 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Madrilen, Iolas Velasco Galerian. Erakusketa bat egin zuen Luzaro Galerian, Bilbon
1976 New Spanish Painting taldeko erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko Spanish Institute-ren Hastings Gallery-n egina
1978 Lankidetzan hasi zen Ignacio eta Mónica Chillidaren Hatz grabatu tailerrarekin
1979 Lehen aldiz egin zuen bere lan grafikoaren erakusketa Donostiako Alga galerian. Taldeko erakusketetan parte hartu zuen: Contemporary Spanish Prints, Floridako Unibertsitatean, Gainesvillen, eta Euskal Grabatzaileak, Bilboko Arte Eder Museoan
1980 Erakusketa bat egin zuen Galería Maegh-en, Bartzelonan. Caceresko Eskultura-Bienalean eta, Norvegian, Fredrikstadeko Bienalean parte hartu zuen
1981 Arteder azokan parte hartu zuen, Bilbon
1982 Bere lana Artistas Vascos entre el realismo y la figuración egon zen ikusgai, Madrilgo Udal Museoan
1983 Erakusketa bat egin zuen Liburutegi Nazionaleko Ruiz Picasso aretoetan, Madrilen. Salón de los 16 delakoan parte hartu zuen Museo Español de Arte Contemporáneo-n, Madrilen
1984 Bere lana Madrilgo Kristalezko Jauregian egon zen ikusgai Calvo Serraller kritikaria komisario izan zen eskultura-erakusketan
1985 Formatu handiko lanak erakutsi zituen Mile 4- Chicago International erakusketan, Chicagon
1987 FIACen parte hartu zuen, Parisen. Bere lana Naturalezas muertas erakusketan egon zen ikusgai Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n baita Espacios Exteriores-en ere, Bartzelonako Fundació Miró-n
1988 Lan grafikoaren erakusketa bat egin zuen Bilboko Arte Eder Museoan eta La Gravure Contemporaine à la Chalcographie Nationale de Madrid erakusketan parte hartu zuen, Parisko Galerie du Palais d’Études-en
1989 Erakusketa bat egin zuen Gasteizko Arte Eder Museoan
1990 Erakusketa bat egin zuen Tasende Gallery-n, La Jollan, Kalifornian, aurreko urtean lankidetzan hasitako galerian. Chicago eta Los Angelesko azoketan eta Parisko FIACen parte hartu zuen. Erakusketa bat egin zuen Kalifornian, Santa Anako The Modern Museum of Art-n, ondoren Dallasko Meadows Museum-en ikusi ahal izan zena.
1991 Erakusketa bat egin zuen Mexiko DFko Rufino Tamayo Museoan, ondoren Monterreyko Museoan eta Tijuanako Kultur Etxean ikusi ahal izan zena
1992 Mintegi bat eman zuen Pasadena City College-n, Pasadenan. Bere lanari buruzko monografiko bat argitaratu zuten. Chicago International Art Exposition-en kartela egin zuen
1993 Erakusketa bat egin zuen Museum of Art-en, Iowan. Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Pignatelli Jauregian, Zaragozan
1994 Eskultura bat egin zuen United Overseas Bankerako, Singapurren
1995 Bilboko Arte Eder Museoak bere lanaren erakusketa antologiko bat egin zuen
1996 Erakusketa bat egin zuen Casa Lamm-en, Mexiko DFn. Obra pública erakusketa inauguratu zuen, Donostiako San Telmo Museoan
1997 Armory Show-n parte hartu zuen, New Yorken eta erakusketa bat egin zuen Wichitako Edwin A. Ulrich Museum of Art-en, Kansasen
1999 Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak bere lanaren erakusketa zabala antolatu zuen
2000 Koloniako Azokan parte hartu zuen
2001 Bere lana 50 ans de Sculpture Espagnole-n ikusi ahal izan zen, Parisko Jardins du Palais-Royal-en, eta ondoren Madrilgo Retiro parkean
2003 Zortzi metro altu den eskultura bat instalatu zuen Amorebietan, Bizkaian. Cuatro medios platos y dos medios postres grabatu-liburua aurkeztu zuen. Turner argitaletxeak bere obraren monografiko bat egin zuen
2004 Erakusketa bat egin zuen Marlborough eta 3 Punts galerietan, Bartzelonan
2005 Erakusketa bat egin zuen Colón XVI galerian, Bilbon 

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]