Edukira zuzenean joan

Neto, Ernesto

Rio de Janeiro (Brasil), 1964

Neto, Ernesto

Neto, Ernesto

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Rio de Janeiro (Brasil), 1964

1964
Ernesto Saboia de Albuquerque Neto Rio de Janeiron jaio zen (Brasil). Bertan bizi da eta lan egiten du gaur egun.

1988
TLehen bakarkako erakusketa izan zuen Rio de Janeiroko Petite Galerie-n.

Lehen Colônias lanak egin zituen; eskultura horiek berunezko bolaz betetako poliamidazko “galtzerdiak” (ehunak) ziren.

1990
Arte plastikoen Brasilia saria jaso zuen.

1992
Eão Paulo-ko Museu de Arte Moderna-n erakusketa egin zuen.

1994-1997
Rio de Janeiro-ko Artes Visuais do Parque Lage-n eta Museu de Arte Moderna-n ikasi zuen.

1995
Lehen bakarkako erakusketak izan zituen atzerrian.

PGwangju Biennale-n esku hartu zuen Korean.

1996
Usaimena txertatzen hasi zen haren lanetan: oihal zehargarriak kolore eta usain askotako espeziaz betetzen hasi zen.

1997
Naves izeneko eskulturak egiten hasi zen: oihalezko eskulturak dira, zehargarriak eta malguak, ukitzeko eta sartzeko modukoak.

Brasiliako Fundação Cultural do Distrito Federal-en erakusketa egin zuen.

1998
Mexiko Hiriko Museo de Arte Carrillo Gil-en erakusketa egin zuen.

São Paulo-ko 24a Bienal Internacional-en eta Sydney-ko 11th Biennale of Sydney-n parte hartu zuen.

1999
AEBn lehen bakarkako erakusketa egin zuen: Nhó Nhó Nave. Houston-eko Contemporary Arts Museum-en izan zen (Texas).

Erresuma Batuan Liverpool Biennial-en parte hartu zuen eta AEBn Pittsburgh-eko Carnegie Internationa-en (Pennsylvania).

2000
Rio de Janeiroko Museu Arte Moderna-n erakusketa egin zuen, haren ezkontza dela eta: O casamento─Lili, Neto, Lito e os loucos.

Haren lanak erakutsi zituen Londresko Institute of Contemporary Art-en, Colchester-eko University of Essex-en (Erresuma Batua), Santa Feko SITEn (Mexiko Berria, AEB) eta Columbus-eko Wexner Center for the Arts-en (Ohio, AEB).

2001
Vik Muniz-ekin batera, Brasilen ordezko izan zen Veneziako 49. Bienalean. Bi instalazio ipini zituen Brasilgo pabilioian. Ô Bicho! Veneziako Arsenale-ko Plateau of Humankind nazioarteko erakusketan izan zen ikusgai.

Centro Galego de Arte Contemporánea-n (CGAC) erakusketa izan zuen Santiagon, lehena Espainian: Ernesto Neto, a paisagem do corpo e o corpo da paisagem.

AEBn, Kaliforniako Berkeley Art Museum-en erakusketa izan zuen: A Maximum Minimum Time Space Between Us and the Parsimonious Universe. Humanóides erakustaldian izan zuen Alemanian, Koloniako Kölnischer Kunstverein-en.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2
Ernesto Neto. Naraman gorputza
2014ko otsailak 14 - 2014ko maiatzak 18
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22