Edukira zuzenean joan

Ernesto Neto. Naraman gorputza

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Ernesto Neto. Naraman gorputza
Data:
2014ko otsailak 14 - 2014ko maiatzak 18
Komisariotza:
Petra Joos
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Gizakia | Giza gorputza | Giza harremanak | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
http://ernestoneto.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Ernesto Neto-k eskultoretzat du bere burua, eta haren lanak zeharkatu, bizi, sentitu eta baita usaintzeko xedearekin sortzen ditu artista brasildarrak; horren arabera, ikusleak artelanaren bidez bere gorputza, zentzumenak eta adimena senti ditzake. Bisitariak beste bisitari batzuekin eta inguruarekin harremanetan jar daitezke, elkarri eragin, eskultura eta arkitekturaren uztarketa den giroan. Honako hau dio Netok: “Elkarren artean partekatzen duguna, elkarrengandik bereizten gaituena baino garrantzitsuagoa da. Gizatasunaren egoeraz eztabaidatu nahi dut; bizi dugunaz. Gauzen ibilbidea interesatzen zait. Lengoaia”. Hori dela eta, sentsualitatez, gorpuztasunez eta gogoetaz betetako eskulturen bidez ikertzen ditu pertsonen arteko harremanak.

Netorekin batera, eskuz esku, taxutu da erakusketa. Ibilbide zirraragarri bat proposatu du, haren artegintzaren funtsa haren eskutik ezagutzeko; usain, kolore, sentipen, lengoaia eta zentzumenezko gertakariz betetako bizipena da. Netorentzat erakusketa bat poesiarako txoko bat da, eta egunerokotik ihes egin dezake bisitariak bertan: “Etengabe jasotzen dugu informazioa, baina hemen pentsatzeari utzi diezaiogun nahi dut. Artean babestea. Ez pentsatzea ona dela uste dut, bizitzatik zuzenean arnasa hartzea”. Museoko Atrioan hasiko da bidaia —bertan dago, sabaitik zintzilik, lan erraldoi bat—, eta bigarren solairuan jarraitu. Areto bakoitzak bizipen bat eskainiko du, eta ikusteko zein parte hartzeko erritmo ezberdina eskatzen du.