Edukira zuzenean joan

Oteiza, Jorge

Orio (Gipuzkoa, España), 1908 | Donostia (Espainia), 2003

Oteiza, Jorge

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Orio, Gipuzkoa, 1908 | Donostia, 2003

1908
Urriaren 21ean jaio zen Orion.

1927
Madrilera lekualdatu zen. Arkitekturari buruzko interesa agertu zuen, baina burokrazia arrazoiak tarteko, medikuntzan matrikulatu zen.

1928
Lehenengo eskulturak egin zituen.

1929
Medikuntza-ikasketak utzi eta, luzerako izan ez bazen ere, Madrilgo Escuela de Artes y Oficiosen matrikulatu zen.

1931
Gipuzkoako Artista Berrien IX. Lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen Donostian; 1933an berriz esleitu zioten saria.

1932
San Telmo Museoan (Donostia) artista gazteen talde-erakusketa parte hartu zuen.

1933
Gipuzkoako Artista Berrien X. Lehiaketan lehenengo saria jaso zuen berriz.

1935
Hego Amerikara bidaiatu zuen eta Buenos Airesen finkatu zen. Talde-erakusketa batean parte hartu zuen Sala Witcomben (Buenos Aires). Santiagoko Unibertsitateko (Txile) Academia de Bellas Artesen egin zuen erakusketa. Vicente Huidobro poeta ezagutu zuen.

1936
Antzerki politiko esperimentala sortzen parte hartu zuen (Santiago, Txile).

1938
Itziar Carreñorekin ezkondu zen.

1941
Escuela Nacional de Cerámican (Buenos Aires) irakasle izan zen.

1947
Universidad de Trujilloko (Peru) Ikerketa Zientifikoen ohorezko kide izendatu zuten. «Informe sobre mi escultura» argitaratu zuen Cabalgata aldizkarian (Buenos Aires).

1948
Bilbora lekualdatu zen.

1950
Oñatiko Arantzazuko Basilikaren estatuak egitea esleitu zioten. Elizbarrutiak proiektua baztertu zuen, eta atzeratu. Estatuak 1969an jarri zituzten.

1951
Milango IX Triennale di Milano-n ohorezko diploma esleitu zioten Ensayo sobre lo simultáneo eskulturagatik.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Oteiza: Mitoa eta modernotasuna
2004ko urriak 8 - 2005ko urtarrilak 23
Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2
Artea eta espazioa
2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22