Edukira zuzenean joan

Pomodoro, Arnaldo

Morciano (Italia), 1926

Pomodoro, Arnaldo

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Morciano (Italia), 1926 | Milanen bizi da

1926 
Morcianon jaioa, ekainaren 23an

1944 
Università di Bologna-ko Facoltà di Economia e Commercio-n sartu zen, Genio Civili di Pesaro-rako eraikin publikoak berreraikitzeko aholkulari zen bitartean, 1957ra arte egin zuen lana izanik

1949 
Eszenografia ikasi zuen Istituto d’Arte di Pesaro-n, 1951ra arte

1953 
Eszenografia batzuk egin zituen eta haiengatik zenbait sari lortu zituen

1954 
Milanera joan zen eta bertan zenbait artista ezagutu zituen, besteak beste, Enrico Baj, Sergio Dangelo edo Lucio Fontana. Bakarkako aurreneko erakusketak egin zituen Milango Montenapoleone eta Florentziako Numero galerietan

1955 
Eskulturak jarri zituen lehen aldiz ikusgai Milango Galleria del Naviglio-n

1956 
New Yorkera joan zen bidaian

1957 
Atzerriko bere lehenengo erakusketa egin zuen Buenos Airesko Galleria Bonino-n

1958 
Garrantzizko bidaia hasi zuen Europan zehar

1959 
Alberto Giacometti ezagutu zuen Parisen

1963 
Bere aurreneko Esfera egin zuen. Bruselako Palais des Beaux Arts-en erakusketa bat egin zuen. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen, eta bertan Nazioarteko Eskultura Saria lortu zuen

1964 
Bakarkako erakusketa batekin parte hartu zuen Veneziako Bienalean, eta bertan Eskultura Sari-Nazionala lortu zuen

1965 
Harremanetan hasi zen Marlborough galeriarekin, eta urte hartan galeriak Erroman eta New Yorken zituen lokaletan erakusketak egin zituen. Bakarkako erakusketa egin zuen Luisiana Museum-en, Humelbaeken, Danimarkan

1966 
Artista egoiliar gisa sartu zen Stanford University-n, eta irakasle gonbidatu izan zen Berkeleyko University of California-n

1967 
Bere lana Italiako Pabilioian egon zen ikusgai Montrealgo Expo ‘67-n. Carnegie International Saria jaso zuen Pittsburghen

1969 
Museum Boijmans van Beuningen-en erakusketa bat egin zuen, Rotterdamen

1970 
Erakusketa bat inauguratu zuen Berkeleyko University Art Museum-en, ondoren AEBko beste zenbait museotan egon zena

1975 
Bere lanaren atzera begirako garrantzizko erakusketa inauguratu zuten Milango Rotonda della Besana-n

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11