Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Arnaldo Pomodoro

Galder Reguera

Izenburua:
Arnaldo Pomodoro
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Ikuskizun-arteak
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Pomodoro, Arnaldo

Morciano (Italia), 1926 | Milanen bizi da

1926 Morcianon jaioa, ekainaren 23an
1944 Università di Bologna-ko Facoltà di Economia e Commercio-n sartu zen, Genio Civili di Pesaro-rako eraikin publikoak berreraikitzeko aholkulari zen bitartean, 1957ra arte egin zuen lana izanik
1949 Eszenografia ikasi zuen Istituto d’Arte di Pesaro-n, 1951ra arte
1953 Eszenografia batzuk egin zituen eta haiengatik zenbait sari lortu zituen
1954 Milanera joan zen eta bertan zenbait artista ezagutu zituen, besteak beste, Enrico Baj, Sergio Dangelo edo Lucio Fontana. Bakarkako aurreneko erakusketak egin zituen Milango Montenapoleone eta Florentziako Numero galerietan
1955 Eskulturak jarri zituen lehen aldiz ikusgai Milango Galleria del Naviglio-n
1956 New Yorkera joan zen bidaian
1957 Atzerriko bere lehenengo erakusketa egin zuen Buenos Airesko Galleria Bonino-n
1958 Garrantzizko bidaia hasi zuen Europan zehar
1959 Alberto Giacometti ezagutu zuen Parisen
1963 Bere aurreneko Esfera egin zuen. Bruselako Palais des Beaux Arts-en erakusketa bat egin zuen. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen, eta bertan Nazioarteko Eskultura Saria lortu zuen
1964 Bakarkako erakusketa batekin parte hartu zuen Veneziako Bienalean, eta bertan Eskultura Sari-Nazionala lortu zuen
1965 Harremanetan hasi zen Marlborough galeriarekin, eta urte hartan galeriak Erroman eta New Yorken zituen lokaletan erakusketak egin zituen. Bakarkako erakusketa egin zuen Luisiana Museum-en, Humelbaeken, Danimarkan
1966 Artista egoiliar gisa sartu zen Stanford University-n, eta irakasle gonbidatu izan zen Berkeleyko University of California-n
1967 Bere lana Italiako Pabilioian egon zen ikusgai Montrealgo Expo ‘67-n. Carnegie International Saria jaso zuen Pittsburghen
1969 Museum Boijmans van Beuningen-en erakusketa bat egin zuen, Rotterdamen
1970 Erakusketa bat inauguratu zuen Berkeleyko University Art Museum-en, ondoren AEBko beste zenbait museotan egon zena
1975 Bere lanaren atzera begirako garrantzizko erakusketa inauguratu zuten Milango Rotonda della Besana-n
1976 Erakusketa bat egin zuen Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville-n
1980 Eskolak emateko gonbidatu zuten Oaklandeko Mills College-n, eta 1984ra arte egon zen bertan
1981 Henry Moore Grand Prize jaso zuen, Hakone Open- Air Museum-ek emana
1982 Erromako Opera-Antzokiak egindako eskari batetik eszenografo gisa hasi zen berriro lanean. Bere eskultura-sorta, Pillari per Amaliehaven, instalatu zuen Kopenhagen
1984 Bere lanaren atzera begirako garrantzizko erakusketa egin zuten Florentziako Forte di Belvedere-n. Arnaldo Pomodoro: A Quarter Century erakusketa inauguratu zuten Columbus Art Museum-en, Columbusen, eta ondoren AEBko beste zenbait museotan egon zen
1988 Bakarkako erakusketa batekin parte hartu zuen Veneziako Bienalean
1990 Eskultura-sailean “Praemium Imperiale” saria jaso zuen, Japoniako Japan Art Association-ek emana
1991 Bere Disco solar Moskuko Gazteriaren Jauregiaren aurrean instalatu zuten
1992 Bere Papyrus Alemaniako Darmstadt hirian instalatu zuten. Ubu Saria jaso zuen Bernard-Marie Koltèsen Kotoisailen bakardadean obraren eszenografiagatik. Letretako Honoris Causa Doktorea izendatu zuten Dublingo Trinity College-n
1993 Ohorezko Bazkide izendatu zuten Milango Academia de Brera-n
1994 Kanagawako Hakone Open Air Museum-ek Arnaldo Pomodoro, 1956–1993 atzera begirako erakusketa inauguratu zuen. Ondoren, erakusketa Japoniako beste zenbait museotan egon zen, besteak beste, Museum of Toyamako Modern Art-en, Kurashikiko Ohara Museum-en eta Nishinomiyako Otani Memorial Art Museum-en
1995 Opere scelte per una constituenda Fondazione erakusketa inauguratu zuten Riminiko Museo della Citta-n. Arnaldo Pomodoro Fundazioa sortu zuen, eskultura garaikidea eta bere lana dokumentatzeko eta aztertzeko.
1996 Bere Esfera con esfera New Yorkeko Nazio Batuen Plazan instalatu zuten. Cavaliere di Gran Croce dell’ Ordine Al Merito izendatu zuen Italiako Errepublikak
1999 Carrarako Eskultura-Bienalean parte hartu zuen
2000 Parco della Reggia e Giardino Inglese-n erakusketa bat egin zuen, Casertan
2003 Reconstructing Forms: Contemporary Sculpture by Arnaldo Pomodoro erakusketa Muscarelle Museum of Arten inauguratu zuten, Williamsburgen
2005 Irailean Arnaldo Pomodoro Fundazioaren espazio berria inauguratu zuten Milanen, 3000 m2-koa, erakusketa-gune eta artisten laborategi izaten jarraituz

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]