Ráfols-Casadama, Albert
Biografía
Bartzelona, 1923 | Bartzelonan bizi da
1923
Otsailaren 2an jaioa. Albert Ràfols pintorearen semea
1942
Arkitektura-ikasketak hasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean
1945
Bartzelonako Tárrega Akademian sartu zen, eta bertan pintura eta marrazkia ikasi zituen
1946
“Els Vuit” taldera elkartu zen, eta taldearekin Bartzelonako Sala Pictòria-n erakusketa bat egin zuen
1947
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Bartzelonako Sala Pictòria-n
1950
Parisa joan zen Frantziako Gobernuaren beka batekin. Behin betiko baztertu zituen arkitektura-ikasketak
1954
II. Bienal Hispanoamerikarrean parte hartu zuen, Habanan, Kuban
1959
Bere lana ikusgai egon zen São Pauloko Bienalean. Virgen del Camino santutegiko beirateak egin zituen, Leonen
1961
Bakarkako erakusketa egin zuen Museo d’Art Contemporáni de Barcelona-n (MACBA)
1963
Bidaia bat egin zuen Suedia eta Danimarkan zehar, eta diseinuan interesatzen hasi zen. Collage-teknika erabiltzen hasi zen
1967
Bartzelonako Eina Diseinu- eta Arte-Eskola sortzen parte hartu zuen, eta 1990era arte izan zen bertan zuzendari
1968
Bere lana Hededaagse Spaanse Kuust erakusketan egon zen ikusgai, Boijmans van Beuningen Museoan, Rotterdamen, Holandan
1974
Bere lana Maestros de la pintura española de hoy erakusketan egon zen ikusgai, Museo de Arte Moderno-n, Mexikon
1975
Notes Nocturnes poema bisualen liburua argitaratu zuen Edicions 62-ekin
1976
Bere lana ikusgai egon zen Veneziako Bienalean, Vanguardia artística y realidad social erakusketaren barruan. Signe d’Aire (1968–1976) poemen antologia argitaratu zuen, Llibres del Mall argitaletxearekin
Parte hartutako erakusketak
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11