Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Albert Ráfols Casadama

Galder Reguera

Izenburua:
Albert Ráfols Casadama
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Poesia
Teknikak:
Collage | Marrazkia
Artelan motak:
Horma-pintura | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Ráfols-Casadama, Albert

Bartzelona, 1923 | Bartzelonan bizi da

1923 Otsailaren 2an jaioa. Albert Ràfols pintorearen semea
1942 Arkitektura-ikasketak hasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean
1945 Bartzelonako Tárrega Akademian sartu zen, eta bertan pintura eta marrazkia ikasi zituen
1946 “Els Vuit” taldera elkartu zen, eta taldearekin Bartzelonako Sala Pictòria-n erakusketa bat egin zuen
1947 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Bartzelonako Sala Pictòria-n
1950 Parisa joan zen Frantziako Gobernuaren beka batekin. Behin betiko baztertu zituen arkitektura-ikasketak
1954 II. Bienal Hispanoamerikarrean parte hartu zuen, Habanan, Kuban
1959 Bere lana ikusgai egon zen São Pauloko Bienalean. Virgen del Camino santutegiko beirateak egin zituen, Leonen
1961 Bakarkako erakusketa egin zuen Museo d’Art Contemporáni de Barcelona-n (MACBA)
1963 Bidaia bat egin zuen Suedia eta Danimarkan zehar, eta diseinuan interesatzen hasi zen. Collage-teknika erabiltzen hasi zen
1967 Bartzelonako Eina Diseinu- eta Arte-Eskola sortzen parte hartu zuen, eta 1990era arte izan zen bertan zuzendari
1968 Bere lana Hededaagse Spaanse Kuust erakusketan egon zen ikusgai, Boijmans van Beuningen Museoan, Rotterdamen, Holandan
1974 Bere lana Maestros de la pintura española de hoy erakusketan egon zen ikusgai, Museo de Arte Moderno-n, Mexikon
1975 Notes Nocturnes poema bisualen liburua argitaratu zuen Edicions 62-ekin
1976 Bere lana ikusgai egon zen Veneziako Bienalean, Vanguardia artística y realidad social erakusketaren barruan. Signe d’Aire (1968–1976) poemen antologia argitaratu zuen, Llibres del Mall argitaletxearekin
1979 Territori de temps argitaratu zuen Quaderns Crema argitaletxearekin
1980 Plastika-Arteen Sari Nazionala jaso zuen. Miró Fundazioaren Patronatuko kide egin zen
1981 Paranys i raons per atrapar instants poema-liburua argitaratu zuen, Els Dies argitaletxearekin
1983 Generalitat de Catalunya-k San Jordi Gurutzea eman zion
1984 Bilboko Arte Eder Museoak bere lanaren erakusketa antologikoa egin zuen
1985 Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako Estatuak. Joan Miró Fundazioak bere lanaren erakusketa antologikoa egin zuen. Erakusketa bat egin zuen Madrilgo Museo Español de Arte Contemporáneo-n. Sobre Pintura saiakera argitaratu zuen, La Isla de Los Ratones argitaletxearekin
1987 Angle de Llum poema-liburua argitaratu zuen, Edicions 62-ekin
1991 CEOEren Arteen Saria eman zioten, Madrilen
1992 Bi pintura mural egin zituen Bartzelonako Palau Sant Jordi-rako. Erakusketa bat egin zuen Kataluniako Pabilioian, Sevillako EXPO’92an
1995 Erakusketa bat egin zuen Musée Ziem-en, Martiguesen, Frantzian Erakusketa bat egin zuen Musée de Dieppe-n, Dieppen, Frantzian
1997 Erakusketa bat egin zuen Art Centre d’Andorra-n, Andorran
1999 Policromia o la galeria dels miralls liburua argitaratu zuen Polígrafa argitaletxearekin. Proa argitaletxeak bere poema lan guztiak kaleratu zituen, Signe d’Aire: obra poética 1939–1999 izenburupean. Erakusketa bat egin zuen Centre d’Arts Plàstiques-en (CAP), Royanen, Frantzian. Erakusketa bat egin zuen Museu de Mataró i Caixa Laietana-n, Matarón, Bartzelonan
2001 Bere lana Print Making by Spanish Artists erakusketan egon zen ikusgai, Tehran Museum of Contemporary Art-en, Teheranen. Albert Ràfols - Casamada, 1953–2001 atzera begirakoa inauguratu zen Museu d’Art Contemporani de Barcelona-n (MACBA), ondoren ikusi ahal izan zen Institut Valencià d’Art Modernek (IVAM) antolatuta
2002 Bere lana ikusgai egon zen La pasión por el libro, una aventura editorial erakusketan, Madrilgo Museo Nacional Reina Sofía-n, eta Suite Europa 2002 erakusketan, Helsinkiko Amos Anderson Art Museum-en
2003 Erakusketa bat egin zuen Santo Domingo de Siloseko Monasterioan, Burgosen
2005 Bere lan grafikoaren erakusketa egin zuten Bartzelonako Joan Prats galerian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]