Edukira zuzenean joan

Salaberria, Xabier

Donostia, 1969

Salaberria, Xabier

Salaberria, Xabier

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Donostia, 1969

1969
Urtarrilaren 31n jaio zen Donostian.

1998
Donostiako Artelekun ospatutako “Ángel Bados-Txomin Badiola tailerrean” eta “Peio Irazuren tailerrean” parte hartu zuen.

2000
Ikus-entzunezko Arteen inguruko beka lortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

2001
Donostiako Arte Ekinbideak-ek (DAE) antolatutako Superkongresua, encuentro entre creadores artísticos egitasmoan parte hartu zuen Donostiako Egia Kultur Etxean. Titulurik gabea (plataforma) [Sin título (plataforma)] eskultura egin zuen Donostiako Artelekuko lorategian jartzeko.

2002
Gure Artea 2002 taldeko erakusketan parte hartu zuen, Bilboko Rekalde aretoan. Donostiako Arteleku berriz inauguratzearen harira antolatutako Garai Txarrakproiektu artistikoan parte hartu zuen.

2004
DAEren eskariz, Film Ideala Betirako (Film Ideal Siempre) diseinatu zuen Gorka Eizagirrerekin batera, Donostiako Manifesta 5 Arte Garaikidearen Europako Bienalaren testuinguruan.

2005
Egoitza-beka eskuratu zuen Rooseum Center for Contemporary Art zentroan, Malmön (Suedia). Centre de Cultura Contemporània de Barcelonako (CCCB) Sessió Contínua erakusketa kolektiborako dokumentazio-guneko proiekzio aretoen arkitektura zein altzariak diseinatu eta egin zituen. Share your time drink and food in Kunstverein proiektua egin zuen Gorka Eizagirrerekin batera Frankfurteko Kunstvereineko kafetegian. Luca Freirekin batera sortutako Titulurik gabea pieza-altzari-artxiboa aurkeztu zuen La insurrección invisible de un millón de menteserakusketan, Bilboko Rekalde Aretoan.

2006
Bakarkako erakusketa aurkeztu zuen Madrilgo Liquidación Total elkarte kulturalean. Bere obra ikusgai egon zen Berlingo Atle Gerhardsen Galleryko Attitude taldeko erakusketan.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa
2013ko urriak 31 - 2014ko otsailak 16