Edukira zuzenean joan

Schnabel, Julian

Brooklyn, New York (AEB), 1951

Schnabel, Julian

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Brooklyn, New York, 1951

1951
Urriaren 26an jaio zen Brooklyn-en (New York).

1965
Familia Brownsville-ra (Texas) joan zen.

1969
Texasko University of Houston-en hasi zen ikasten eta lau urteren buruan Arte Ederretako lizentzia lortu zuen.

1973
New Yorkera lekualdatu zen Whitney Museum of American Art-en Independent Study Program-en onartua izan ondoren. Joel Shapiro, Sigmar Polke eta Blinky Palermo ezagutu zituen.

1976
Bakarkako lehen erakusketa egin zuen Houston-eko (Texas) Contemporary Arts Museum-en.

1978
Düsseldorf-eko Galerie Dezember-en jarri zituen bere lanak erakusgai. Bere lehen «plate paintings»ak egin zituen eta zatiketa-metodoa erabiltzen hasi zen.

1979
New Yorkeko Mary Boone Gallery-n erakutsi zituen lanak.

1980
Zuricheko Galerie Bruno Bischofberger-en eta Basileako Kunsthalle Basel-en egin zituen erakusketak. Veneziako XXXIX Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

1981
Aldi berean Mary Boone Gallery-n eta Leo Castelli Gallery-n jarri zituen bere lanak erakusgai; bi aretoak New Yorkeko eraikin berean zeuden kokatuak. Haren lana A New Spirit in Painting erakusketan jarri zuten erakusgai Londresko Royal Academy of Arts-en. Whitney Museum of American Art-ek (New York) antolatutako WhitneyBiennial-en parte hartu zuen. Aurkitutako objektuak pinturetan txertatzen hasi zen.

1982
Veneziako XL Biennale di Venezia-n parte hartu zuen. Brontzezko lehen eskulturak sortu zituen. Haren lanaren zati bat Amsterdameko Stedelijk Museum-en jarri zen erakusgai eta ondoren, Londresko Tate Gallery-n. Haren lanetako batzuk Düsseldorf-eko Kunsthalle Düsseldorf-en eginiko New York Now erakusketan eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren Palacio de Velázquezen eginiko New Tendencies in New York erakusketan sartu zituzten.

1983
Madrilen eta Bartzelonan egin zituen erakusketak. Ordutik aurrera Espainian erakusketak maiz egiten hasi zen.

1985
Mexikon pintura-sail bat egin zuen olana iragazgaitzaren gainean.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
2003ko otsailak 15 - 2003ko irailak 7
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Asmamenaren ildoa
2021ko ekainak 11 - 2022ko otsailak 6
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22