Scully, Sean
Biografía
Dublin, 1945 | New York, Londres eta Bartzelona artean bizi da
1954
Ekainaren 30ean jaioa, Dublinen, Irlandan
1949
Familia Londresa joan zen bizitzera
1960
Bi urtez aprendiz gisa aritu zen inprimategi batean lanean, baita mezulari gisa diseinu grafikoko estudio batean
1962
Arratsaldez eskolak hartzen zituen Londresko Central School of Art-en, 1965era arte
1965
Londresko Croyden College of Art-en sartu zen, eta bertan 1968ra arte ikasi zuen
1968
Arte Ederrak ikasi zituen Newcastle University-n, eta bertan “First Class Honours” tituluarekin lizentziatu zen 1972an
1970
Stuyvesant Foundation-en saria jaso zuen
1971
Frank Knox beka jaso zuen
1972
Lehen aldiz joan zen AEBra Harvard University-ko Visual Arts Center-en ikasketak jarraitzera, Cambridgen, Massachusettsen
1973
Bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Rowan Gallery-n, Londresen. Eskolak ematen hasi zen Chelsea College of Art and Design-en eta Goldsmiths College of Art and Design-en, Londresen
1975
Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Harkness beka jaso zuen. Changes saila egin zuen
1977
Bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen New Yorken, Duffy-Gibbs Gallery-n. Eskolak ematen hasi zen New Jerseyko Princeton University-n, eta bertan bost urtez egon zen
1979
Emazte Catherine Leer-ekin batera, eurentzat garrantzi berezia duen artelan bat urtero aukeratzea erabaki zuen Catherine Paintings izena eman zien beren bilduma pribatuan gehitzeko
1980
Erakusketa bat egin zuen Catherine Leerekin batera Berlingo Museum für SubKultur-en. Mexikora bidaian joan ondoren, naturalean pintatzen eta akuarelak eta tenperak lantzen hasi zen
1981
Erresuma Batuetako Arts Council-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa antolatu zuen. Ikon Gallery-n inauguratu zen, Birminghamen, eta ondoren Sunderlanden, Dublinen, Belfasten, Londresen eta Washington DCn ikusi ahal izan zen. Irakasle gisa hasi zen New Yorkeko Parsons School of Art-en, eta bertan hiru urtez egon zen. Backs and fronts poliptikoa amaitu zuen
Parte hartutako erakusketak
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11