Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Sean Scully

Galder Reguera

Izenburua:
Sean Scully
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Akuarela | Marrazkia | Tenpera
Artelan motak:
Argazkia | Inprimaketa | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
Scully, Sean

Dublin, 1945 | New York, Londres eta Bartzelona artean bizi da

1954 Ekainaren 30ean jaioa, Dublinen, Irlandan
1949 Familia Londresa joan zen bizitzera
1960 Bi urtez aprendiz gisa aritu zen inprimategi batean lanean, baita mezulari gisa diseinu grafikoko estudio batean
1962 Arratsaldez eskolak hartzen zituen Londresko Central School of Art-en, 1965era arte
1965 Londresko Croyden College of Art-en sartu zen, eta bertan 1968ra arte ikasi zuen
1968 Arte Ederrak ikasi zituen Newcastle University-n, eta bertan “First Class Honours” tituluarekin lizentziatu zen 1972an
1970 Stuyvesant Foundation-en saria jaso zuen
1971 Frank Knox beka jaso zuen
1972 Lehen aldiz joan zen AEBra Harvard University-ko Visual Arts Center-en ikasketak jarraitzera, Cambridgen, Massachusettsen
1973 Bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Rowan Gallery-n, Londresen. Eskolak ematen hasi zen Chelsea College of Art and Design-en eta Goldsmiths College of Art and Design-en, Londresen
1975 Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. Harkness beka jaso zuen. Changes saila egin zuen
1977 Bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen New Yorken, Duffy-Gibbs Gallery-n. Eskolak ematen hasi zen New Jerseyko Princeton University-n, eta bertan bost urtez egon zen
1979 Emazte Catherine Leer-ekin batera, eurentzat garrantzi berezia duen artelan bat urtero aukeratzea erabaki zuen Catherine Paintings izena eman zien beren bilduma pribatuan gehitzeko
1980 Erakusketa bat egin zuen Catherine Leerekin batera Berlingo Museum für SubKultur-en. Mexikora bidaian joan ondoren, naturalean pintatzen eta akuarelak eta tenperak lantzen hasi zen
1981 Erresuma Batuetako Arts Council-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa antolatu zuen. Ikon Gallery-n inauguratu zen, Birminghamen, eta ondoren Sunderlanden, Dublinen, Belfasten, Londresen eta Washington DCn ikusi ahal izan zen. Irakasle gisa hasi zen New Yorkeko Parsons School of Art-en, eta bertan hiru urtez egon zen. Backs and fronts poliptikoa amaitu zuen
1983 AEBko hiritar bihurtu zen. Lehen aldiz hasi zen inprimagile batekin lankidetzan. Guggenheim beka lortu zuen
1984 Bere lana An international survey of recent painting and sculpture erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA). National Endowment for the Arts delakoaren beka eman zioten
1985 Bere lanaren erakusketa bat inauguratu zuten Museum of Art-en, Carnegie Institute-n, Pittsburghen, eta ondoren Bostongo Museum of Fine Arts-en ikusi ahal izan zen
1988 Erakusketa bat egin zuen Chicagoko Arts Institute-n eta Berkeley University Art Museum-en
1989 Londresko Whitechapel Art Gallery-k bere lanaren erakusketa bat egin zuen, ondoren Madrilgo Velázquez jauregian eta Municheko Städtische Galerie im Lenbachhaus-en ikusi ahal izan zena. Turner sarirako proposatu zuten
1993 Lehen aldiz jarri zen ikusgai Catherine Paintings saila, Museum of Modern Art-en, Fort Worthen, Texasen
1994 Estudio berria estreinatu zuen Bartzelonan
1995 Sean Scully: Twenty Years erakusketa inauguratu zen Hirschorn Museum and Sculpture Garden-en, Washington DCn, eta ondoren High Museum of Art-en, Atlantan, La Caixa de Pensiones-en, Bartzelonan, eta hurrengo urtean Irish Museum of Modern Art-en, Dublinen, eta Schirn Kunsthalle-n, Frankfurten, ikusi ahal izan zen
1996 Floating Paintings and Works on Paper erakusketa inauguratu zen Galerie Nationale du Jeu de Paume-n, Parisen, ondoren Neue Galerie der Stadt Linz-en, Linzen, eta hurrengo urtean Lisboako Culturgest-en ikusi ahal izan zena. Paper gaineko bere lanen atzera begirako erakusketa handia inauguratu zen Municheko Graphische Sammlungen, urte hartan bertan Essengo Museum Folkwang-en eta Hovikoddengo Henie + Onstad Art Center-en, Norvegian, ikusi ahal izan zena. Hurrengo urteetan, erakusketa Ingalaterra, Irlanda, Danimarka eta AEBko zentro desberdinetan egon zen ikusgai, eta 2000n amaitu zen New Yorkeko Albright-Knox Art Gallery-n, Buffalon, New York
1997 Argazki-erakusketa bat egin zuen lehen aldiz Rekalde aretoan, Bilbon. Manchester City Art Gallery-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1999 Bere lan grafikoaren atzera begirako erakusketa inauguratu zen Vienako Albertina-n, eta ondoren Musée du Dessin et de l’Estampe Originale-n, Gravelinesen (Frantzia) eta Von der Heydt Museum-en, Wuppertalen ikusi ahal izan zen. Estudio berria estreinatu zuen New Yorken, eta bertan Chelsea Wall pintatu zuen
2000 Ohorezko Kide izendatu zuten London Institute of Arts and Letters-en. Marrazki-erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en. Caeneko Musée des Beaux Arts-ek bere lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen
2001 Pinturak, marrazkiak, argazkiak 1990–2001 erakusketa inauguratu zen Kunstsamlung Nordrhein Westfalen-en, Düsseldorfen, eta ondoren Haus de Kunsten, Munichen, eta Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM), Valentzian ikusi ahal izan zen. Wall of Light saila jarri zuen ikusgai Monterreyko Museo de Arte Contemporáneo-n. Aosdána-ko (artista irlandarren elkartea) kide izendatu zuten, Irlandako arteari egin dion ekarpenagatik
2002 Eskolak ematen hasi zen Municheko Akademie der Bildenden Künste-n. São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
2003 Arte Ederretako Honoris Causa Doktorea izendatu zuten Massachusetts College of Art-en, Bostonen, eta National University of Ireland-en, Dublinen. Erakusketa bat egin zuen Sara Hildén Art Museum-en, Tamperen, eta ondoren Stiftung Weimarer Klassik-en, Weimarren, eta hurrengo urtean National Gallery of Australia-n, Canberran, ikusi ahal izan zen
2005 Wall of Light erakusketa egon zen ikusgai Phillips Collection-en, Washington DCn, eta ondoren Modern Art Museum of Fort Worth-en, Dallasen, Cincinnati Art Museum-en, Ohion, eta Metropolitan Museum of Art-en, New Yorken. Dublingo Hugh Lane Municipal Art Gallery-k espazio berri bat eraiki zuen bere zortzi pintura biltzeko. 2006ko udaberrian inauguratuko da

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]