Edukira zuzenean joan

Shapiro, Joel

New York (AEB), 1941

Shapiro, Joel

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

New York, 1941 | New Yorken bizi da

1941
Irailaren 27an jaioa, New Yorken

1956
New Yorkeko Bayside High School-en ikasi zuen, eta pintura-eskolak jaso zituen New Yorkeko Museum of Modern Art-en, 1959ra arte

1959
Bi urtez ikasi zuen Coloradoko Unibertsitatean, Boulderren

1962
New Yorkeko Unibertsitatean sartu zen, eta bi urte geroago graduatu zen

1965
Boluntario gisa sartu zen Bake-Zerbitzuan eta bi urte igaro zituen Indian

1967
New Yorkera itzuli zenean Arte Masterrean sartu zen New Yorkeko Unibertsitatean, eta bi urte geroago amaitu zuen

1968
Lanean hasi zen Jewish Museum-en

1969
Anti-Illusion: Procedures / Materials taldeko erakusketan parte hartu zuen Whitney Museum of American Art-en, New Yorken. Eskolak ematen hasi zen Hofstra University-n, Hempsteaden, New Yorken

1970
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Paula Cooper Gallery-n, New Yorken

1973
Garrantzizko bidaia egin zuen Europan zehar, eta Londres, Paris eta Erroma bisitatu zituen

1974
Bere lehenengo erakusketa egin zuen Europan, Salvatore Ala galerian, Milanen. Artista gonbidatu gisa sartu zen Princeton University-n

1975
National Endowment for the Arts-en beka bat jaso zuen

1976
Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen museo batean, Museum of Contemporary Art-en, Chicagon. Sidneyko Bienalean parte hartu zuen

1977
Whitney Museum of American Art-en Bienalean parte hartu zuen, New Yorken, eta Documenta 6-n, Kasselen

1979
Whitney Museum of American Art-en Bienalean parte hartu zuen, New Yorken

1980
Londresko Whitechapel Art Gallery-k bere lanaren garrantzizko erakusketa antolatu zuen. Veneziako Bienalean parte hartu zuen

1981
Hiru pieza jarri zituen ikusgai Israel Museum-en, Jerusalemen eta Whitney Museum of American Art-en Bienalean parte hartu zuen, New Yorken

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
2000ko urriak 10 - 2001ko apirilak 22
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11