Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Joel Shapiro

Galder Reguera

Izenburua:
Joel Shapiro
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Obra grafikoa
Aipatutako artistak:
Shapiro, Joel

New York, 1941 | New Yorken bizi da

1941 Irailaren 27an jaioa, New Yorken
1956 New Yorkeko Bayside High School-en ikasi zuen, eta pintura-eskolak jaso zituen New Yorkeko Museum of Modern Art-en, 1959ra arte
1959 Bi urtez ikasi zuen Coloradoko Unibertsitatean, Boulderren
1962 New Yorkeko Unibertsitatean sartu zen, eta bi urte geroago graduatu zen
1965 Boluntario gisa sartu zen Bake-Zerbitzuan eta bi urte igaro zituen Indian
1967 New Yorkera itzuli zenean Arte Masterrean sartu zen New Yorkeko Unibertsitatean, eta bi urte geroago amaitu zuen
1968 Lanean hasi zen Jewish Museum-en
1969 Anti-Illusion: Procedures / Materials taldeko erakusketan parte hartu zuen Whitney Museum of American Art-en, New Yorken. Eskolak ematen hasi zen Hofstra University-n, Hempsteaden, New Yorken
1970 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Paula Cooper Gallery-n, New Yorken
1973 Garrantzizko bidaia egin zuen Europan zehar, eta Londres, Paris eta Erroma bisitatu zituen
1974 Bere lehenengo erakusketa egin zuen Europan, Salvatore Ala galerian, Milanen. Artista gonbidatu gisa sartu zen Princeton University-n
1975 National Endowment for the Arts-en beka bat jaso zuen
1976 Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen museo batean, Museum of Contemporary Art-en, Chicagon. Sidneyko Bienalean parte hartu zuen
1977 Whitney Museum of American Art-en Bienalean parte hartu zuen, New Yorken, eta Documenta 6-n, Kasselen
1979 Whitney Museum of American Art-en Bienalean parte hartu zuen, New Yorken
1980 Londresko Whitechapel Art Gallery-k bere lanaren garrantzizko erakusketa antolatu zuen. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1981 Hiru pieza jarri zituen ikusgai Israel Museum-en, Jerusalemen eta Whitney Museum of American Art-en Bienalean parte hartu zuen, New Yorken
1982 New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Documenta 7-n parte hartu zuen, Kasselen
1983 Bere lana ikusgai egon zen New Art taldeko erakusketan, Londresko Tate Gallery-n. Eskultura publiko bat egiteko eskaria jaso zuen Cigna Corporation-etik, Los Angeles
1984 Brandeys University Creative Arts Award saria jaso zuen
1985 Marrazkiak eta eskulturak jarri zituen ikusgai Stedelijk Museum-en, Amsterdamen
1986 Skowhegan Eskultura Domina jaso zuen
1988 Lan bat instalatu zuen Fukuoka Sogo Bank-en, Fukuokan, eta beste bat Kawamura Memorial Museum of Art-en, biak Japonian
1989 Lan bat egiteko eskaria jaso zuen Dartmond Collegeko Hood Museum of Art-erako. Whitney Museum of American Art-en Bienalean parte hartu zuen, New Yorken
1990 Des Moines Art Center-ek bere lanaren erakusketa bat antolatu zuen, ondoren Baltimore Museum of Art-en eta Miamiko Center for the Fine Arts-en ikusi ahal izan zena. Erakusketa hark Shapiroren lanean figurazioak izandako eboluzioa arrazoitzen zuen. Humlebaekeko Louisiana Museum for Moderne Kunst-ek bere lanaren erakusketa bat inauguratu zuen, ondoren Valentziako Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM), Kunsthalle Zürich-en eta Calaiseko Musée des Beaux-Arts-en ikusi ahal izan zena. Eskultura-Domina eman zion American Academy of Arts and Letters-ek
1991 Eskultura bat egiteko eskaria jaso zuen Washington DCko United States Holocaust Memorial Museum-erako. 1993an jarri zuten lehen aldiz jendaurrean
1992 Bere lana Century in Sculpture erakusketan egon zen ikusgai, Stedelijk Museum-en, Amsterdamen
1994 Lanak instalatu zituen New Yorkeko Sony Plazan, eta Berlingo Tishman Speyer eraikinean. Three figures / Fifteen Elements lana hasi zuen, ordura arte egindako handiena, International Airport of Kansas City-rako. Swedish Royal Academy of Fine Arts-eko kide aukeratu zuten
1995 Eskulturen erakusketa bat egin zuen kanpoaldean Minneapolisko Walker Art Center-en, ondoren Nelson- Atkins Museum of Art-en ikusi ahal izan zena, Kansas Cityn
1996 Lan grafikoaren erakusketa University of Missouri-ko Gallery of Art-en, Kansas Cityn. Pieza iraunkor bat instalatu zuen Israel Museum-en, Jerusalemen
1997 Artista Egoiliar izendatu zuten Phillips Academy-n, bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen horretan. Erakusketa bat egin zuen Haus der Kunst-en, Munichen
1998 American Academy of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten
1999 Bere eskulturen atzera begirako erakusketa egin zuten Yorkshire Sculpture Park-en, Wakefielden, Ingalaterran. Erakusketa bat egin zuen National Gallery of Canada-n, Ottawan, eta American Academy-n, Erroman. Bere lan batzuk Koloniako Eskulturen Parkean, New Yorkeko Rockefeller University-n eta Washingtoneko National Gallery of Art Sculpture Garden-en instalatu zituzten
2000 Erakusketa bat egin zuen Spoleto Festival USAn, Middleton Place-n, Charlestonen, ondoren McNay Art Museum-en, San Antonion, eta Denver Art Museum-en ikusi ahal izan zena. Bere lan bat International Sculpture Collection-en instalatu zuten, Rotterdamen
2001 Joel Shapiro on the Roof erakusketa inauguratu zen New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en
2002 Eskultura bat instalatu zuen University of Chicago-ko David and Alfred Smart Museum of Art-en
2003 Erakusketa bat egin zuen University of Florida-ko Samuel P. Harn Museum of Art-en
2004 Bere azkeneko eskulturak erakutsi zituen L.A. Louver Gallery-n, Venicen, Kalifornian
2005 Erakusketa bat egin zuen John Berggruen Gallery-n, San Franciscon

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]