Edukira zuzenean joan

Txillida, Pedro

Donostia, 1952

Txillida, Pedro

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Donostia, 1952 | Donostian bizi da

1952 
Abenduaren 10ean jaioa, Eduardo Chillida eskultorearen eta Pilar Belzunceren semea

1973 
Filosofia eta Letrak karrera egin zuen 1977ra arte, eta Giza Geografian espezializatu zen, Madrilgo Universidad Complutense-n

1977 
Autodidakta gisa hasi zen pintatzen

1981 
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Bizkaiko Aurrezki Kutxan, Bilbon

1983 
Erakusketa bat egin zuen Alençon galerian, Madrilen. Arteder azokan parte hartu zuen, Bilbon. Autorretratos erakusketa ibiltarian parte hartu zuen, Gasteizko Arte Eder Museoan, Iruñeako Arte Eder Museoan eta Donostiako San Telmo Museoan ikusi ahal izan zena

1984 
Erakusketa bat egin zuen Galería 16-n, Donostian

1985 
Stockholmeko arte-azokan parte hartu zuen. Erakusketa bat egin zuen Grafiart galerian, Finlandian, eta Fajl galerian, Suedian

1986 
Bakarkako erakusketak egin zituen Gasteizko Arte Moderno Museoan, eta Alemaniako Monchehaus Museum fur Moderne Kunst-en

1989 
Erakusketa bat egin zuen Galería 16-n, Donostian. Chicagoko azokan parte hartu zuen

1990 
Erakusketa bat egin zuen M.L. Wirth galerian, Suitzan

1992 
ARCOn parte hartu zuen, Madrilen

1993 
ARCOn parte hartu zuen. Madrilen

1994 
Erakusketa bat egin zuen Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioan, Bilbon. ARCOn parte hartu zuen, Madrilen, baita Caracas, Kolonia eta Ganteko azoketan ere

1996 
Eskulturak egiten hasi zen

1997 
Bakarkako erakusketa egin zuen Aramburu jauregian, Tolosan. ARCOn parte hartu zuen, Madrilen, baita Frankfurteko azokan, FIACen, Parisen, eta Arte Ederretan aplikatutako Kirolaren XII. Nazioarteko Bienalean ere

1998 
Bakarkako erakusketa egin zuen Eibarko Kultur Etxean. ARCOn parte hartu zuen, Madrilen, eta FIACen, Parisen

1999 
Erakusketa bat egin zuen Colón XVI galerian, Bilbon. Pedro Txillida-Irudiak erakusketa inauguratu zen Miraballesko Kultur Etxean, ondoren Bizkaiko Kultur Etxe desberdinetan ikusi ahal izan zena, hurrengo urtean Galdakaokoan amaitzeko. ARCOn, Madrilen, FIACen, Parisen, eta Koloniako azokan parte hartu zuen

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11