Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Pedro Txillida

Galder Reguera

Izenburua:
Pedro Txillida
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Txillida, Pedro

Donostia, 1952 | Donostian bizi da

1952 Abenduaren 10ean jaioa, Eduardo Chillida eskultorearen eta Pilar Belzunceren semea
1973 Filosofia eta Letrak karrera egin zuen 1977ra arte, eta Giza Geografian espezializatu zen, Madrilgo Universidad Complutense-n
1977 Autodidakta gisa hasi zen pintatzen
1981 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Bizkaiko Aurrezki Kutxan, Bilbon
1983 Erakusketa bat egin zuen Alençon galerian, Madrilen. Arteder azokan parte hartu zuen, Bilbon. Autorretratos erakusketa ibiltarian parte hartu zuen, Gasteizko Arte Eder Museoan, Iruñeako Arte Eder Museoan eta Donostiako San Telmo Museoan ikusi ahal izan zena
1984 Erakusketa bat egin zuen Galería 16-n, Donostian
1985 Stockholmeko arte-azokan parte hartu zuen. Erakusketa bat egin zuen Grafiart galerian, Finlandian, eta Fajl galerian, Suedian
1986 Bakarkako erakusketak egin zituen Gasteizko Arte Moderno Museoan, eta Alemaniako Monchehaus Museum fur Moderne Kunst-en
1989 Erakusketa bat egin zuen Galería 16-n, Donostian. Chicagoko azokan parte hartu zuen
1990 Erakusketa bat egin zuen M.L. Wirth galerian, Suitzan
1992 ARCOn parte hartu zuen, Madrilen
1993 ARCOn parte hartu zuen. Madrilen
1994 Erakusketa bat egin zuen Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioan, Bilbon. ARCOn parte hartu zuen, Madrilen, baita Caracas, Kolonia eta Ganteko azoketan ere
1996 Eskulturak egiten hasi zen
1997 Bakarkako erakusketa egin zuen Aramburu jauregian, Tolosan. ARCOn parte hartu zuen, Madrilen, baita Frankfurteko azokan, FIACen, Parisen, eta Arte Ederretan aplikatutako Kirolaren XII. Nazioarteko Bienalean ere
1998 Bakarkako erakusketa egin zuen Eibarko Kultur Etxean. ARCOn parte hartu zuen, Madrilen, eta FIACen, Parisen
1999 Erakusketa bat egin zuen Colón XVI galerian, Bilbon. Pedro Txillida-Irudiak erakusketa inauguratu zen Miraballesko Kultur Etxean, ondoren Bizkaiko Kultur Etxe desberdinetan ikusi ahal izan zena, hurrengo urtean Galdakaokoan amaitzeko. ARCOn, Madrilen, FIACen, Parisen, eta Koloniako azokan parte hartu zuen
2001 Erakusketa bat egin zuen Sala Pelaires-en, Palman, Mallorcan
2002 Bakarkako erakusketak egin zituen Colón XVI galerian, Bilbon, eta F. Galvany galerian, Toulousen
2003 Erakusketa bat egin zuen Forsblom galerian, Helsinkin
2004 Eskultura- eta pintura-sorta bat ikusgai jarri zuen Trama galerian, Bartzelonan
2005 Erakusketa bat egin zuen Trama galerian, Madrilen, eta Forsblom galerian, Helsinkin

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]