Edukira zuzenean joan

Valtat, Louis

Dieppe (Frantzia), 1869 | Paris (Frantzia), 1952

Valtat, Louis

Valtat, Louis

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Nerabezaroa Versailles-en eman ondoren, Louis Valtat Parisera lekualdatu zen 1887an eta, bertan, ohiko heziketa artistikoa izan zuen: Arte Ederren Eskolan egin zituen ikasketak, eta zenbait margolari akademizista izan zituen maisu, adibidez, Gustave Boulanger, Benjamin Constant eta Jules Lefebvre; Académie Julianen ere ibili zen, Barbizon eskolako Jules Dupré paisaia-margolariarekin. Bere obra ausartagoa bihurtu zen nabien taldea ezagutu ondoren. Nabien artista taldeak Paul Gauguinen sintetismoak aldarrikatzen zuen estetika “primitiboa” onartu zuen. Valtatek ere lehentasuna eman zion konposizioaren lautasunari, sinplifikazioari eta, bertan, kolore azalerak mailaketarik gabe antolatzeari. Valtat-en baitan eragina izan zuten, halaber, inpresionismoak, neoinpresionismoak eta, batik bat, Vincent van Gogh-en lerro eta kolore adierazkorrek. Mugimendu horietako kide izateari uko egin bazion ere, Valtatek horien guztien elementuak gehitu zituen bere Parisko eszena eta paisaietara. 1894an, Albert André eta Henri de Toulouse-Lautrecekin batera lanean ibili zen Buztinezko gurditxoa sanskritozko dramarako dekoratua diseinatzen.

1899tik 1914ra Valtatek denboraldiak eman zituen hegoekialdeko Anthéor herri turistikoan; bertan, bistak zituen Estérel mendizerrara eta Mediterraneo itsasora. Anthéor-eko amildegi gorrixka zoragarriak Harkaitz gorriak (Les roches rouges, 1906, 145. or.) artelanean adierazten dira segur aski, eta nabarmendu egiten dira orduan pintatu zituen itsas paisaia ugarietan. Une horretan, bere pintzelkada materikoagoa egin zen, eta kolore sorta ausartagoa erabili zuen, fauvisten artelan kartsuak iragartzen zituena; Valtatek haiekin bat egin zuen 1905eko Parisko Udazkeneko Erakusketan. Bere bizileku nagusia Parisen egoten jarraitu zuen arren, 1924an jabetza bat erosi zuen Choisel herrian eta, ordutik, bi herrien artean eman zuen denbora. Bere Choisel-go lorategia eta bertako lore eta fruituak protagonista zituzten natura hilak izan ziren bere azken ekoizpen-aldian gehien landutako gaiak.

Parte hartutako erakusketak

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
2022ko otsailak 11 - 2022ko maiatzak 22