Edukira zuzenean joan

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
Data:
2022ko otsailak 11 - 2022ko maiatzak 22
Komisariotza:
Hélène Leroy eta Fabrice Hergot (Parisko Musée d’Art Moderne), eta Geaninne Gutiérrez-Guimarães (Guggenheim Bilbao Museoa)
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Artearen historia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Kolorea | Parisko Eskola | Bigarren Mundu Gerra | Europa | Paris
Mugimendu artistikoak:
Fauvismoa | Kubismoa | Surrealismoa
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/fauvismotik-surrealismora-parisko-musee-dart-moderneko-maisulanak

Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) eta Guggenheim Bilbao museoek funtsezko hainbat artistaren 70 maisulan inguruko aukeraketa bat aurkezten dute. Sorta horrek MAMen bildumaren historia irudikatzen du, XX. mendeko hastapenetan Parisen sorturiko abangoardia-mugimenduen ikuspegi panoramikoa eskaintzeko xedearekin.

MAM museoa 1937ko Exposition internationale historikoaren haritik eraiki zen, Paris hiriak zituen arte modernoko funtsak biltzeko. Funts horiek handituz joan ziren hurrengo urteetan, Parisko arte-eszenako artista ospetsuenen lanak erosi baitzituzten, eta, 1961. urtean, MAM museo bilakatu zen modu ofizialean. Mezenasek funtsezko papera jokatu zuten proiektuaren garapenean, Maurice Girardin doktoreak bereziki; izan ere, azken horrek 1953an museoari utzi zion legatua bilakatu zen artista fauvista eta kubisten lanak, bai eta Parisko Eskolaren ordezkarienak batzen dituen maisu modernoen bildumaren muina.

Kronologikoki antolatua XX. mendearen hasieratik Bigarren Mundu Gerra ostera arteko epea barne hartzen duten hiru ataletan, erakusketa honek garai hartako funtsezko arte-mugimenduetako protagonista entzutetsuenen ikuspegi historikoa eskaintzen du. Hasteko, fauvismoko eta kubismoko zenbait lan adierazgarri aurkezten ditu, beren balentriari eta askatasunari esker artea goitik behera eraldatu eta paisaiaren, giza-figuraren eta natura hilaren ohiko pertzepzioa aldatu zuten egileen lana nabarmenduz. Ondoren, gerra arteko aroan Parisko Eskola delakoa sortu zuten nazioarteko artista ezberdinen lanak erakusten dizkigu. Eta, amaitzeko, surrealismoari loturiko sortzaileen lanak jartzen ditu ikusgai; mugimendu hori Parisen sortu zen 1924an —huraxe izan zuen hiriburu historikoa—, eta André Breton poeta izan zuen buru hasiera-hasieratik.

Gaurdaino, MAM museoak irizpide hori erabiltzen du artelanak erosterakoan, abangoardia historikoetako mugimenduen adibide adierazgarriak lortzea xede duen arte- eta kultura-politika ardatz. Erakusketa honetako lan asko eta asko lehen aldiz daude ikusgai Bilbon.