Edukira zuzenean joan

Amie Siegel: Negua

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Amie Siegel: Negua
Data:
2017ko azaroak 23 - 2018ko martxoak 11
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Denbora | Hotsa
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/amie-siegel-negua/

Hainbat esanahi-maila agerrarazten ditu bere instalazio zainduetan Amie Siegel-ek (Chicago, 1974), lantzen dituen bitartekoen bidez: zinema, bideoa, argazkia edo soinua. Kontakizunak espazio eta lurralde gisa darabiltza, dokumentu eta gailuak, berriz, memoria, desira eta errealitatearen lekuko moduan; hala, artistak filmaren eta horren gauzatzearen testuinguruaren arteko harremana jartzen du zalantzan. Zinemagintzako produkzio eta posprodukzioan irudiak eta soinuak duten loturaren inguruko gogoeta planteatu du Siegelek aspalditik, eta gogoeta horretan izan du eskala handiko Negua (2013) instalazioak sorburua; halaber, bideoartistak forma irekiari heltzeko duen moduaren eredu da lana, eta orain arte egindako obrarik erradikalenenetako bat da.