Edukira zuzenean joan

Andy Warhol: A Factory

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Andy Warhol: A Factory
Data:
1999ko urriak 19 - 2000ko urtarrilak 16
Komisariotza:
Viviene Greene
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Herri-kultura | Masa-kultura
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/andy-warhol-a-factory-4

Andy Warhol-ek, hein batean XX. mendeko artistarik ezagunenak, kulturaren ekoizpen bide guzti-guztiak arakatu zituen eta itzela ere itzela da utzi digun arte-ondarea. Iparrameriketako eguneroko bizitza aipagai zuten serigrafietako pop irudiek eta Hollywood-eko ikonoen irudiek, hedabideetatik ateratzen zituenak, ospe handia eman zioten hirurogeiko hamarkadan baina ez ziren horiek Warholen lan bakarrak izan, beste esparru asko ere jorratu baitzituen. Zinea, argazkigintza, bideoa eta telebista, guztiak landu zituen, berak idatzitako liburuak argitaratu eta Interview aldizkaria fundatzeaz gain. Warholen ekoizpen ugari bezain askotarikoa artearen diziplinen arteko ohiko hierarkia urratzera dator, jende arruntaren kultura museoetan erakusteko arte bihurtzen eta artea jende arruntari helarazten aurrenekoa izan baitzen, gaur egungo kulturan joera hori arrunta bada ere.