Edukira zuzenean joan

Cecilia Bengolea. Ur-animazioak

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Cecilia Bengolea. Ur-animazioak
Data:
2021ko ekainak 24 - 2021ko urriak 24
Komisariotza:
Manuel Cirauqui
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Erritmoa | Mugimendua | Dantza | Dantzariak | Pertzepzioa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/cecilia-bengolea-ur-animazioak

Cecilia Bengolea (Buenos Aires, 1979) diziplina anitzetan diharduen artista bat da, bideoa, koreografia eta eskultura uztartzen dituena bere jardunean. Haren ikerketa-lanean, Bengoleak elementu garaikideak eta arkaikoak konbinatzen dituzten eta figurazioaren kontzeptu denboragabea azaleratzen duten herri-dantza desberdinak aztertzen ditu. Ura eta mugimenduaren arintasuna ildo nagusitzat hartuta, erakusketa honek artistaren hiru lan aurkezten ditu. Horietan, hizkuntza koreografikoak agerian uzten ditu artistak dantzari buruz egiten duen hausnarketa, gorputzaren barnekotasunaren eta kanpokotasunaren arteko pertzepzio-jolasa, eta gizarte-komunitatearen eta naturaren arteko harreman erritmikoak. Bengolearen proiektu askotan gertu ohi den bezala, Tximista-dantza (Lightning Dance, 2018) ekoizpenean elkarlana handia izan da artistaren eta obrako protagonista diren performer-en artean. Pieza zirraragarri hori Bengoleak Jamaika uharteko dancehall kulturaren inguruan egin zituen lanetako bat da, eta atmosferako elektrizitateak portaeran eta imajinazioan duen eragina du aztergai. Bideoaren erritmoak etengabe lotzen ditu musika- eta giro-soinuak, trumoiak eta perkusioak, sound system bakarra osatuko balute bezala sinkronizatuta. Dantzari-talde horientzat, dantza ez da soilik adierazpide bat; sendatu ere egiten du. Pieza ikusgarri horrekin batera, animazio digitaleko bi obra ere badaude: Bestiarioa (Bestiaire, 2019) eta Posizio gogokoenak (Favorite positions, 2018); ilusio ia holografikoak dira, eta haietan artistak etengabe aldatuz doan gorputz baten eraldaketa txundigarriak erakusten ditu. Bestiarioa Jorge Luis Borgesen Libro de los seres imaginarios (“Alegiazko izakien liburua”) lanean oinarrituta dago. Hango deskribapenetatik abiatuta, artistak bere gorputza eskaneatu zuen zenbait izaki fantastikoren metamorfosiak irudikatzeko. Bestalde, Posizio gogokoenak obrak hel egiten dio olagarroaren espirituari, eta mugarik gabeko gorputzaren ideia iradokitzen du: izaki erabat likidoa, etengabeko entseguan oinarritutako prozesu natural batetik sortua. Gorputz hori bultzatzen duten arimak eta erritmoek hainbat norabidetan eramaten dute aldi berean.Cecilia Bengolea (Buenos Aires, 1979) diziplina anitzetan diharduen artista bat da, bideoa, koreografia eta eskultura uztartzen dituena bere jardunean. Haren ikerketa-lanean, Bengoleak elementu garaikideak eta arkaikoak konbinatzen dituzten eta figurazioaren kontzeptu denboragabea azaleratzen duten herri-dantza desberdinak aztertzen ditu. Ura eta mugimenduaren arintasuna ildo nagusitzat hartuta, erakusketa honek artistaren hiru lan aurkezten ditu. Horietan, hizkuntza koreografikoak agerian uzten ditu artistak dantzari buruz egiten duen hausnarketa, gorputzaren barnekotasunaren eta kanpokotasunaren arteko pertzepzio-jolasa, eta gizarte-komunitatearen eta naturaren arteko harreman erritmikoak. Bengolearen proiektu askotan gertu ohi den bezala, Tximista-dantza (Lightning Dance, 2018) ekoizpenean elkarlana handia izan da artistaren eta obrako protagonista diren performer-en artean. Pieza zirraragarri hori Bengoleak Jamaika uharteko dancehall kulturaren inguruan egin zituen lanetako bat da, eta atmosferako elektrizitateak portaeran eta imajinazioan duen eragina du aztergai. Bideoaren erritmoak etengabe lotzen ditu musika- eta giro-soinuak, trumoiak eta perkusioak, sound system bakarra osatuko balute bezala sinkronizatuta. Dantzari-talde horientzat, dantza ez da soilik adierazpide bat; sendatu ere egiten du. Pieza ikusgarri horrekin batera, animazio digitaleko bi obra ere badaude: Bestiarioa (Bestiaire, 2019) eta Posizio gogokoenak (Favorite positions, 2018); ilusio ia holografikoak dira, eta haietan artistak etengabe aldatuz doan gorputz baten eraldaketa txundigarriak erakusten ditu. Bestiarioa Jorge Luis Borgesen Libro de los seres imaginarios (“Alegiazko izakien liburua”) lanean oinarrituta dago. Hango deskribapenetatik abiatuta, artistak bere gorputza eskaneatu zuen zenbait izaki fantastikoren metamorfosiak irudikatzeko. Bestalde, Posizio gogokoenak obrak hel egiten dio olagarroaren espirituari, eta mugarik gabeko gorputzaren ideia iradokitzen du: izaki erabat likidoa, etengabeko entseguan oinarritutako prozesu natural batetik sortua. Gorputz hori bultzatzen duten arimak eta erritmoek hainbat norabidetan eramaten dute aldi berean.