Edukira zuzenean joan

Christian Marclay. The clock

Film & Bideo

Christian MarClay: erlojua

Izenburua:
Christian MarClay: erlojua
Erakusketa:
Christian Marclay. The clock
Gaiak:
Artea eta denbora
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Marclay, Christian
Guggenheim Bilbao museoko Film & Video areto hau irudia mugimenduan darabilten lanei eta bideoarteari eskaini zaie. Areto hau joera horri eskaintzeak agerian jartzen du bideoarteak eta bideoinstalazioak azken hamarkadetako artearen garapenean eta gauzatzean izandako garrantzia.
Erlojua (The Clock, 2010) da 2014an aurkeztutako lehen bideoinstalazioa. Christian Marclay (San Rafael, California, 1955) artistaren lana da. 1970ko hamarkadaren azken urteetan gailendu zen artista hau ikusizko artearen, soinuaren, zinemaren eta performancearen arteko bidegurutzeak aztertzen zituzten ikerketa-lanengatik.
Marclayk azaldu duenez bereziki gogoko du bideoaz baliatzea bere lanetan “soinuaz eta irudiaz lan egin baitezaket aldi berean”; ikusizkoa eta soinuzko elementuen collagea bere lanaren oinarri bilakatu baita. Artistak telebistako eta zinemako milaka sekuentzia editatu ditu Erlojua lana egiteko, denbora errealarekin bat datorren 24 orduko muntatzea. Erlojua aldi, testuinguru eta film mota oso ezberdinetatik ateratako irudiekin eraikita dago eta horien jatorrizko bilbeak hamaika narrazio pasartetan zatikatu direla dirudi; baina, gezurra badirudi ere, osotasunak erritmo uniformea lortzen du, denborak bere baitan duen kontakizunak zati horiek berriro ordenatu izan balitu bezala.