Edukira zuzenean joan

David Salle

Sarrera

Davis Salle

Izenburua:
Davis Salle
Erakusketa:
David Salle
Gaiak:
Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Tamaina | Publizitatea | Herri-kultura | AEB
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Salle, David

David Salle (Norman, Estatu Batuak, 1952) 1980ko hamarkadaren hasieran nabarmentzen hasi ziren Iparramerikako pintore garrantzitsuenetako bat da. Bere obrak eragina izan zuen garai hartako eskala handiko pintura figuratiboaren agerraldian. Artista honek, bere belaunaldiko askok bezala, hiztegi bisual aberatsa lortu du aurkitutako irudiak inspirazio-iturritzat hartuta. Artearen historiaren, diseinu publizitarioaren eta herri-kulturaren eszenak bereganatuz —iturburu gutxi batzuk aipatzearren—, Sallek askotariko erreferentzia kulturalen muntaia sortzen du. Bere obra bakoitzak nahita iluntzen du narratiba lineal koherentea, hain zuzen ere oso bestelakoak diren elementuak gainjarriz, eta horren bidez hiri-esperientzia garaikidea menperatuta duten komunikabideen irudikapen konplexua adieraziz.

Amsterdamgo Stedelijk Museum-ek antolatu duen atzera begirako erakusketa honetan, berrogeita hamar koadro inguru biltzen dira, artista honek hasieratik gaur egun arte egin duen ibilbidearen ikuspegi zabal bat eskaintzeko.