Edukira zuzenean joan

%100 Afrika

Atalak

%100 Afrika

Izenburua:
%100 Afrika
Erakusketa:
%100 Afrika
Gaiak:
Bildumagintza | Sorkuntza artistikoa | Herri-kultura | Afrika | Jean Pigozzi
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Argazkia | Bideoartea | Eskultura | Pintura

%100 Afrika erakusketak Contemporary African Art Collection (CAAC) bildumako artelan-aukeraketa bat aurkezten du. Bilduma hau Sahara Azpiko Afrikan bizi diren eta bertan diharduten afrikar artistei eskainitakoa da. Bilduma pribatu honek Genevan du egoitza, eta orain dela hamabost urte sortu zuen Jean Pigozzi-k; Andrée Magnin bildumaren kontserbatzailea da hasieratik. Bildumak ez du Afrikako artearen joera guztiak erakusteko asmorik; abentura pertsonala da, aukeraketa-irizpide zorrotz bezain independenteen bidez nazioarteko bilduma izatera iritsi den pasioa. CAACk museorik garrantzitsuenei utzi ohi dizkie artelanak, eta bere ekarpena erabakigarria izan da afrikar arte garaikidea munduan barna ezagutarazteko.

Erakusketa honek hainbat sortzaile-belaunaldi hartzen ditu barne —margolariak, marrazkilariak, argazkilariak, eskultoreak eta bideoartistak— , eta nazioarteko sona duten sortzaileak ez ezik etorkizun handiko beste artista gazte batzuk ere aurkezten ditu, horietan gehienak hirigune handietan bizi direnak. Artelan figuratiboak eta narratiboak gauzatzen dituzte batik bat, eta hurbiltasun handia mantentzen dute beraien ingurunearekin, baita tokiko zein munduko egoerarekin ere. Artista batzuk auzo kaotikoen erdian bizi dira, eta beste mundu batzuetara bideratutako ametsezko makinak asmatzen dituzte fantasiazko munduetara hegan egiteko. Beste sortzaile batzuk berriz, batez ere eskultoreak, beraien jaioterrian sustraiturik bizi dira, eta irudimenari testuinguru tradizionalagoetan ematen diote askatasuna.

Ettore Sottsass eta Marco Palmieri italiar diseinatzaile entzutetsuen eszenografiaren esparru honetan ikusiko dituzun artelanak, tradizioaren, sinesmenen, kultur trukeen, iraganaren eta orainaren arteko fusioaren froga dira, eta Afrikako sorkuntza garaikidearen aberastasuna eta berezitasuna ederresten laguntzen dute.

Erakusketa honetako obra guztiak CAAC-Pigozzi Bilduma-ri dagozkio, Geneva.