Edukira zuzenean joan

Emakumeak abstrakziogile

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Emakumeak abstrakziogile
Data:
2021ko urriak 22 - 2022ko otsailak 27
Komisariotza:
Christine Macel eta Karolina Lewandowska. Laguntzailea: Lekha Hileman Waitoller.
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Argazkigintza | Arte afroamerikarra | Artea eta estetika | Artea eta gizartea | Artea eta hezkuntza | Artea eta politika | Artea. Teoria | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Dekorazio-arteak | Eskulturagintza | Pinturagintza | Centre Pompidou | Guggenheim Bilbao Museoa | Dantza | AEB | Asia | Ekialde Ertaina | Europa | Latinoamerika | Zinema
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/emakumeak-abstrakziogile

Emakumeak abstrakziogile erakusketaren xedea da emakume artistek abstrakzioari egin dioten ekarpenaren historia idaztea. XX. mendea aztertuko da, 1980ko hamarkada arte gutxi gorabehera eta sartu-irtenen bat eginaz XIX. mendera.

Izenburuak berak dioen bezalaxe, erakusketan bilduriko emakumeek modernitatearen eta bere legatuaren sortzailekide eta egile papera dute, merezimendu osoz. Sailkapen zehatza egin beharrean, historia horretako unerik gogoangarrienak nabarmentzen dira, eta, aldi berean, zalantzan ipintzen dira abstrakzioaren kanonak. Arreta bereziz aztertzen ditu erakusketak inguruneko testuinguruak —hau da, hezkuntzarenak, sozialak, instituzionalak, ideologikoak eta baita estetikoak ere—, emakume artistak aintzat hartuak izatea erraztu edo oztopatu duten neurrian. Horrenbestez, erakusketa honek agerian jartzen du emakume artista horien lana markatu zuen ezaugarria, hots, ikusezin bihurtzeko prozesua, eta, aldi berean, haiek hartutako jarrerak aurkezten ditu, beren konplexutasun eta paradoxa guztiekin. Artista horietako askok generorik gabeko nortasun bat barneratu zuten. Beste batzuek, aitzitik, arte “femenino” baten alde egin zuten.

Kontakizun honek irekia izan nahi du, eta ohikoa baino hedadura handiagokoa, dantza, dekorazio-arteak, argazkigintza eta zinemagintza ere barne hartzeko. Halaber, ahalik eta zabalen izan nahi du eta Latinoamerika, Ekialde Ertaina eta Asiako modernitatea ere erakutsi nahi du, artista afroamerikarrak ahaztu gabe, ahots ugariko historia bat osatu eta mendebaldeko kanonaz haraindi joan ahal izateko. Emakumeak abstrakziogile erakusketak hamaika galdera pizten ditu, erakusketaren gaitik beretik hasita. Abstrakzioak, forma plastikoetan oinarrituta sortu eta XX. mendearen hasieran loratu zen hizkuntza moduak, definizio ugari ditu. Emakume artistak ikusezin bihurtu zituzten abstrakzioaren historian, nahiz eta ekarpen ukaezinak egin zituzten bai lengoaia haren jatorrian nahiz hastapenetan, bai ondorengo garapenean. Artearen historiaren zati hori 1930eko hamarkadan Atlantikoaren alde banatan ezarritako kanon estetikoetatik abiaturik idatzi zen, berraztertu beharreko testuinguru bereziki maskulino eta mendebaldarrean egin ere. Are gehiago, kanon horiek arte-mugimenduek norabide bakarrean aurrera egiten dutela defendatzen duen historian oinarritzen dira, zeinak ez dituen kontuan hartzen abstrakzioaren berariazko erronkak, mugimendu hori espiritismoan, dekorazioan, eszenaratzean nahiz zientzian errotuta dagoen aldetik.

Erakusketa honen helburua, halaber, artearen historia zalantzan jartzea da, praktika aitzindarien segida gisa soilik hartu izan den heinean. Aztergai ditugun emakume artisten banakako ekarpenak azpimarratu nahi izan dira, aitzindariak izan ala ez; izan ere, artista hauek guztiek, originalak eta bereziak, parte-hartze zuzena dute historia honetan.

Erakusketa honen antolatzailea: Centre Pompidou, Paris.
Honako honen lankidetzarekin: Guggenheim Bilbao Museoa.