Edukira zuzenean joan

ERRUSIA!

hezkuntza-edukia

1900-1920

Izenburua:
1900-1920
Erakusketa:
ERRUSIA!
Gaiak:
Artearen historia | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Historia | Lehen Mundu Gerra | Errusia
Mugimendu artistikoak:
Suprematismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Kandinsky, Vasily | Malevich, Kazimir

1903
Artista Errusiarren Sindikatua sortu zen.

1905
Nikolas II.ak demokratikoki hautaturiko parlamentua, Duma, ezartzeko konpromisoa hartu zuen. Hain zuzen ere, Gobernuko tropek manifestari bakezaleen aurka eginiko sarraskiaren ondoren (“Igande odoltsua”).

1912
Vasily Kandinsky-k Espirituala artean argitaratu zuen.

1914
Lehen Mundu Gerraren hasiera. Inperio Austro-Hungariarrak gerra deklaratu zion Errusiari. San Petersburgo-ri Petrogrado izen berria eman zitzaion.

1915
Malevich-ek Karratu beltza obra aurkeztu zuen 0.10 erakusketan.

1916
Suprematisten Manifestua argitaratu zen: Kubismotik eta futurismotik suprematismora. Malevichen pintura-errealismo berria.

1917
Herri-iraultza batek erregetzatik kendu zuen Nikolas II.ena, eta Romanov-tarren botereari amaiera eman zion. Boltxebikeek boterea eskuratu zuten, Lenin buru zutela. Mosku hiriburu izatera itzuli zen.

1918
Nikolas II.a eta bere familia hil zituzten. Errusia Lehen Mundu Gerratik irten zen. Boltxebikeek herrialdea kontrolatzea lortu zuten Errusiar Gerra Zibilean.