Edukira zuzenean joan

in situ: Refik Anadol

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
in situ: Refik Anadol
Data:
2025ko martxoak 7 - 2025ko urriak 19
Komisariotza:
Lekha Hileman Waitoller
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Arkitektura | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Denbora | Espazioa | Lan-prozesua | Mugimendua | Ikuskizun-arteak | Frank Gehry | Zientzia eta Teknologia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/in-situ-refik-anadol

Erakusketa hau in situ sailaren abiapuntua da. in situ praktika garaikideen mugak  gainditzen dituzten kokapen zehatzeko instalazioei eskainitako erakusketa-sail berria  da, eta arte plastikoak, teknologia, musika zein performancea jorratzen dituzten artisten  lanaren bidez espazioa hautemateko eta bizitzeko modu berriak arakatzea du helburu.

in situ: Refik Anadol erakustaldiak Arkitektura bizia: Gehry izeneko ikus-entzunezko obra  berritzaile bat aurkezten du: adimen artifizialaren (AA) eta arte generatiboaren bitartez  Frank Gehryren ondare arkitektonikoa berrasmatuz doan instalazioa. Pieza osatzeko, Refik  Anadol Studiok berariazko AA eredu bat sortu du —Large Architecture Model (LAM)—  teknologiarik berrienak erabiliz, eta, hainbat hilabetez, sarbide irekiko iruditeria, zirriborro  eta plano andana baten bidez trebatu du etengabe eraldatuz doazen forma dinamiko,  kolore eta mugimendu bihur dezan Gehryren lengoaia arkitektonikoa. Ikuskizun bisual  horren osagarri, Herim Karaogluk soinu-paisaia murgiltzailea konposatu du AAk sortutako  audioa eta Museoan bertan egindako grabazioak uztartuta.  Arkitektura bizia: Gehry elkarri lotutako sei ataletan egituratuta dago. Datuak irudimen  arkitektoniko bihurtzeko prozesu horretan, atal bakoitzak etapa zehatz bat irudikatzen du:

I. atala Datuen unibertsoa – Datuz eta materialez —artxiboko argazkiak, planoak  eta egitura-dokumentuak— osatutako konstelazio zabal bat memoria-gune  batean metatuz doa.

II. atala Datuen trazaketa – Datuak prozesatu ahala, patroi konplexuak sortzen hasten dira formen, testuren eta konposizio espazialen bidez.

III. atala Datuen tunela – Datuek ingurune bisual murgiltzaileak osatzen dituzte espazio sorrean, eta ingurune horiek gizakien eta makinen arteko lankidetzaren bilakaera-prozesuan sakontzera gonbidatzen dituzte ikusleak.

IV. atala Large Architecture Model – Gehryren formak eraldatuz, irudimenaren eta diseinuaren mugez gaindi doazen aukera arkitektoniko berriak sortzen ditu AAk.

V. atala Makinaren haluzinazioa – Abstrakzio-une bat da, non AAk sortutako egiturak muga espazial konbentzionaletik askatzen diren.

VI. atala Ametsak – Arkitekturaren unibertsorako itzulera, oraingoan unibertso horri AAren irudimen mugagabetik begiratuta. Bertan, arkitektura denbora errealean eraldatzen da, unean-unean sortuz eta eboluzionatuz doazen forma berriei bide emanez etengabe.

in situ sailari hasiera ematen dion Arkitektura bizia: Gehry erakusketa honek agerian uzten  du Anadolek AA bidez gauzatutako kokapen zehatzeko artearen etorkizunaz egiten duen  esplorazio-lana, non material bihurtzen diren datuak, eta etengabe aldatuz doan mihise  bihurtzen den espazioa, bertan bilduta memoria, forma eta irudimena.