Edukira zuzenean joan

Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna

hezkuntza-edukia

Didaktika [Biografia]

1901

Jean Dubuffet, uztailaren 31n jaio zen Le Havre-n, ardo-merkatari baten semea.

1918–19

Parisera lekualdatu zen Académie Julian deritzanean ikasketak egiteko, baina sei hilabeteren buruan akademia utzi eta bere kabuz lan egiteari ekin zion. 

1925–32

Familia-negozioari heldu zion bete-betean eta zortzi urtez margotzeari utzi zion. Lehen aldiz ezkondu zen. Aita hil zitzaion eta bere alaba Isalmina jaio zen.

1933–35

Dubuffetengan artearekiko interesa piztu zen berriz ere. Negozioa eskualdatu zuen eta bere emaztearengandik banandu zen. Emilie Carlu, Lili, ezagutu eta handik aurrera bizitza osoa igaro zuen harekin. Maskarak eta txotxongiloak egin zituen.

1937

Berriz ere, artea bertan behar utzi eta negozioa porrotetik ateratzeko itzuli zen.

1942

Urte nagusia izan zen: Dubuffetek, 41 urte zituela, artearen langintzan buru-belarri hasteko erabakia hartu zuen.

1943

Jean Paulhan ezagutu zuen eta honek Dubuffet Parisko intelektualen, pintoreen eta idazleen giroan barneratu zuen.

1944

Lehen erakusketa Galerie René Drouin delakoan egin zuen eta polemika handia sortu zuen.

1945

Art brut bilduma egiten hasi zen Frantzian eta Suitzan.

1947–50

Bere Amerikako lehen erakusketa New Yorkeko Pierre Matisse Gallery delakoan egin zuen. Aljeriako Saharara ondoz ondoko hiru bidaia egin zituen. Bere Portraitsen (erretratuak) erakusketa egin zuen Galerie René Drouin-en. Ardo-negozioa saldu zuen. Compagnie de l’Art brut sortu zen.

1951

New Yorkerako bere lehen bidaia egin zuen (sei hilabete). Bere “Jarrera antikulturalak” programa-hitzaldia eman zuen Chicagoko Art Institute-n.

1955–59

Vence-ra joan zen bizitzera (Itsas Alpeetara). Hainbat estudio zituen etxea eraiki zuen. Hurrengo urteetan Parisen zein Vence-n bizi zen. Dubuffetek bizitzera Les Phénomènes (Fenomenoak ) litografia-serieari hasiera eman zion, 1962. urtean bukatu zuena.

1960–61

Parisen bere obrari buruzko informazioa biltzeko bulegoa sortu zuten. Atzera begirako garrantzitsua Parisko Musée des Arts Décoratifs-en. Asger Jorn-ekin batera bere musika-esperimentuei hasiera eman zien.

1962

Dubuffeten obran aldaketa handia gertatu zen: uztailean L’Hourloupe serieari hasiera eman zion, 1974. urtera bitartean landu zuena. 1951. urteaz geroztik New Yorken gorde zuen Art brut bilduma Parisera aldatu zuen. Atzera begirako handia New Yorkeko Museum of Modern Art-en. 

1966

Atzera begirakoak Dallasen, Londresen, Amsterdamen eta New Yorken. L’Hourloupeko arte-mintzairak hirugarren dimentsioa hartzen du bere baitan: poliestirenoz eginiko eskulturak.

1967

Parisko Musée des Arts décoratifs-i bere obren dohaintza garrantzitsua egin zion.

1969

Monumentu-eskultura bat enkargatu zioten (New Yorkeko Chase Manhattan Bank-erako). Hainbat estudio handi eraiki zituen Périgny-sur-Yerres-en, Paristik gertu. Bertan Closerie Falbala proiekturako bidea prestatu zuen (1971 eta 1973 urteen artean eraikia eta 1976. urtean amaiturikoa).

1971–72

Coucou Bazarerako Praticables eta antzerki-jantzien serieak egiten hasi zen. Cartoucherie de Vincennes-en, Paristik gertu, estudio bat jarri zuen. Groupe de quatre arbres (Lau zuhaitzeko taldea) monumentu-eskultura inauguratu zuen New Yorken.

1973

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en atzera begirakoa eta Coucou Bazaren mundu-mailako estreinaldia, udazkenean Parisko Grand Palais-en antzeztu zena.

1974

L’Hourloupe seriea amaitu zuen. Salon d’Été (Udako gela) eraikitzen hasi zen Renault-en mandatuz. Fondation Dubuffet sortu zuen.

1975–77

Salon d’Été eraikitze-lanak bertan behar utzi eta kasua auzitara eraman zuen. Bere Art brut bilduma Lausanne-ko Udalari dohaintzan eman zion.

1978–82

Fiat-ek Turinen antolaturik Coucou Bazaren hirugarren bertsioa antzeztu zuten. 80 urte bete zituela ospatuz, New Yorkeko Guggenheim Museoak eta Parisko Centre Georges Pompidouk erakusketa handiak eskaini zizkioten.

1983

Renault-en aurkako kasua irabazi zuen, baina enpresa Salon d’Eté berreraikitzera behartzeari uko egin zion. Frantziako estatuak 24 metroko altuera zuen Tour aux figures (Figura-dorrea) eskultura egin zezan enkargua eman zion; 1988. urtean inauguratu zen.

1984

Mires (Mirak) seriearen erakusketa Veneziako Bienaleko pabiloi frantsesean. Margotzeari utzi zion.

1985

Hiru hilabetetan bere Biographie au pas de course deritzana idatzi zuen. Jean Dubuffet Parisen hil zen maiatzaren 12an.