Edukira zuzenean joan

Kimsooja. Hariaren ibilbideak

Film & Bideo

Kimsooja: Hariaren ibilbideak

Izenburua:
Kimsooja: Hariaren ibilbideak
Erakusketa:
Kimsooja. Hariaren ibilbideak
Gaiak:
Antropologia | Gizakia | Artea eta pertzepzioa | Natura
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Bideoinstalazioa
Aipatutako artistak:
Kim, Soo-ja

Film & Video aretoa modu iraunkorrean eskaini zaio bideoarteari eta irudia mugimenduan darabilten lanei.

 

Cuadro de texto: 71,5 cmHariaren ibilbideak (Thread Routes, 2010–) seriea dago ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan. Diziplina asko jorratzen dituen Kimsooja (Daegu, Hego Korea, 1957) artista kontzeptualarena da, 16 mm-ko filmean egindako lehenengoa. Amaitu gabeko sei kapituludun proiektua da. Ehungintzak haien kulturan zeregin garrantzitsua duten kulturak filmatzen ari da, kapitulu bakoitza munduko txoko batean. Denak elkartzean mosaiko moduko bat sortuko du, kultura horien ehungintza jardunaren komuneko ezaugarri performatiboez osatutakoa. Hemen, artistak gune honetarako berariaz sortutako hiruki itxurako instalazio batean ematen dira I., II. eta III. kapituluak, hurrenez hurren, Perun, Europan eta Indian  filmatutakoak.

Filmek, gainera, ehungintzaren, arkitekturaren, naturaren, laborantzaren eta genero-harremanen arteko loturak ere lantzen dituzte. Narraziorik gabeko dokumental baten estrategia darabilte filmek, ikuslea poesiaren eta ikusgaien bidezko antropologiaren eremuetan murgilarazteko. Lan honen bidez, esperientzia bisual huts honen bidez, artistak munduari nola begiratzen dion aditzera eman du. Gaur egunera arteko haren ibilbidearen atzera begirako modukoa da, eta 1980ko hamarkadaren hasieratik egiten darabiltzan ehungintzarekin lotutako lanekin paralelismoa dago, gainera; lan horiek 1999ko Jostorratz emakumea (A Needle Woman) performancean laburbiltzen dira. Hariaren ibilbideak lan horien guztien jarraipena izanik, Kimsoojaren askotariko artegintzan josi egiten da orratz-begien eta gizatasunaren, naturaren eta kosmologiaren bilbearen hari ikusezinen bidez; hari horiek, osagai horiek lotzean bizitzaren, performancea lortzen dute.