Edukira zuzenean joan

Motion. Autos, Art, Architecture

hezkuntza-edukia

Mugimenduaren soinua

Didaktika proiektuaren baitan, erakusketen osagarri diren hezkuntzaguneak eta jarduerak prestatzen ditu Museoak, bisitariei ikusgai dauden obrak balioesten eta hobeto ulertzen laguntzeko baliabideak eskaintzeko helburuz, bai aretoetan, bai online.

Motion. Autos, Art, Architecture erakusketarako Didaktika gune honek aretoetan bildutako autoen ikuspegi orokorra aurkezten du kronologikoki antolatutako silueta minimalisten bidez. Automobilaren bilakaera laudatzeko eta gorpuzteko xedez sortutako soinu-esperientzia bat ere jasotzen du, Pink Floyd taldeko Nick Mason-ek diseinatua, eta Ten Tenths eta Sennheiser etxeekin lankidetza estuan garatua. Horretarako, erakusketako ibilgailu jakin batzuen joan-etorriak grabatu dituzte, eta haien hotsa Etorkizuna izeneko aretora daraman korridorean zehar entzun daiteke. Azken areto horretan, mundu osoko diseinu- eta arkitektura eskolek aurkeztutako egitasmoak daude ikusgai, AIC-Automotive Intelligence Center-en laguntzari esker. Terraza ondoko txokoan ikus daitekeen film laburrak soinu-esperientziaren prestakuntza-lanak erakusten ditu.

Gainera, Cadillac etxeak prestatu duen buztin-modelaketa tailerrak agerian jartzen ditu ibilgailu baten ekoizpen orokorraren baitan diseinu-prozesuak izaten dituen xehetasunak.