Edukira zuzenean joan

Olafur Eliasson: Bizitza errealean

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Olafur Eliasson: Bizitza errealean
Data:
2020ko otsailak 14 - 2021ko apirilak 4
Komisariotza:
Mark Godfrey eta Lucía Agirre
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artea eta gizartea | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Islak | Geometria | Kolorea | Materiala | Mugimendua | Studio Olafur Eliasson | Gogoeta | Ingurunea eta natura | Eguzki-energia | Klima-aldaketa | Zentzumenak | Errefuxiatuak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/olafur-eliasson-bizitza-errealean

Olafur Eliasson artista daniar-islandiarrak (1967) ikuslearen esperientzia kokatzen du bere artearen ardatzean. Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketak gaur egun puri-purian dauden gaiak aztertzen ditu 1990etik gaurdaino egindako hogeita hamar bat piezaren bidez. Erakusketa osatzen duten eskulturek, argazkiek, pinturek eta instalazioek islak eta koloreak erabiltzen dituzte, eta aurre egiten diote gure ingurunea hautemateko eta ingurune horretan mugitzeko moduari. Eliassonek era guztietako materialak erabiltzen ditu: adibidez, goroldioa, ura, glaziarretako izotza, lainoa, argia eta metal islatzaileak. Horiez baliatuta, inguratzen gaituen mundu fisikoa ulertzeko eta hautemateko moduari buruz hausnartzera gonbidatzen ditu bisitariak.

Eliassonen artea pertzepzioarekiko, mugimenduarekiko, esperientzia fisikoarekiko eta sentsazioekiko duen interesetik sortzen da. Haren jardunaren gakoen artean, hiru azpimarratu behar ditugu: naturarekiko kezka, Islandian eman zuen denboran sortutakoa; geometriari buruzko ikerketa; eta inguruko mundua hautemateko eta sentitzeko eta hari forma emateko moduari buruz egiten ari den azterketa. Berlinen duen estudioa, Studio Olafur Eliasson, lan-eremu bat da, baina baita elkartzeko eta elkarrizketarako gune bat ere. Bertan, eskarmentu handiko askotariko artisauak, arkitektoak, artxibozainak, ikertzaileak, administratzaileak, sukaldariak, programatzaileak, arte-historialariak eta teknikari espezializatuak biltzen dira.

Eliassonen jarduna artelanaz, erakusketaz eta esku-hartze publikoaz harago doa, eta proiektu arkitektonikoak ere hartzen ditu barnean. Eliasson ziur dago arteak oso eragin handia duela museoaz haraindiko munduan. Horren haritik, eguzki-lanparak sortu ditu argindarrik ez duten komunitateetarako, tailer artistikoak egin ditu errefuxiatuentzat eta asilo-eskatzaileentzat, instalazio artistikoak prestatu ditu larrialdi klimatikoaz are gehiago ohartarazteko, eta, 2019ko urrian, Garapenerako Nazio Batuen Programaren Borondate Oneko enbaxadore aukeratu dute. Olafur Eliassonen arabera, “artea ez da objektua, baizik eta objektuak munduari egiten diona”.

Tate Modern museoak Guggenheim Bilbao Museoarekin batera antolatutako erakusketa.